11:27

Faktoria

Aldaketak Gure Esku Dagon

Gure Esku Dago ekimenak bozeramaileak aldatuko ditu

Angel Oiarbidek gaur egungo bozeramaileak baieztatu du albistea, Faktorian.

  • Angel Oiarbide, Gure Esku Dago

    Angel Oiarbide, Gure Esku Dago

    7:19 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

5 urteren ondoren, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek GED bozeramaile izateari utziko diote. Martxoaren 31n, Bilbon Euskalduna Jauregian egingo duten ekitaldian aurkeztuko dituzte bi bozeramaile berriak.

Angel Oiarbide, orain arteko bozeramaileak 'Faktoria'n esan du 'bozeramailetzaren lekukoa esku berrietara pasatzeko garaia' iritsi delako, hartu dutela erabakia. 2013. urtean Zelai Nikolasek eta berak Gure Esku Dago dinamikako aurpegi izateari baietza eman ziotenetik, gauzak aldatuta ikusi ditu Oiarbidek: 'orain artekoa entsaioa izan da. Duela 5 urte ez zen horrelako espaziorik, horrelako gai korapilatsua eztabaidatzeko topaginerik. Zerbait egin badugu hori izan da, pasoak ematea izan da' gaineratu du. Epe berri bat hasiko du orain Gure Esku Dagok: 'Europan martxan jarri zen trena, Eskoziatik, Kataluniatik pasa ondoren, Euskal Herrira iritsi da. Herritarrak ikusi baino, protagonista bihurtu garelako' azpimarratu du Angel Oiarbidek eta bide horretan aurrera jarraituko duela diote. 'Zelai eta biok esaten dugu ez goazela inora, Gure Esku Dagon jarraituko dugu'.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena