10:42

Faktoria

Idoia Mendia

'Hurbilketa pauso bat litzateke ETAko presoek Euskadi erreala ikus dezaten'

Sanchezek Urkullurekin egingo duen bileraren atariko, Meritxel Batetekin elkartuko da, transferentziez, Konstituzionalak blokatuta dituen legeei buruz, autogobernuaz eta kartzela politikaz aritzeko

  • 20:38 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxe politikaren aldaketak lagundu egingo luke presoen bergizarteratze prozesua Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n adierazi duenez. Mendiaren iritziz, irtenbideak indibiduala izan behar du, baina ez da oztoporik jarri behar horretarako, eta gainera, Euskal Herriko kartzeletara gerturatuta, errazago jabetuko liratekee egindako kalteaz: 'Euskal Herritik gertu izatea, euren familia eta lagunengandik gertu egotea, pausu bat izan liteke Euskadi erreala zein den ikusteko'.

Hain zuzen ere, kartzela politika izango da Sanchezek Iñigo Urkullu lehendakariarekin egingo duen bilerako gaietariko bat -'aste beteren buruan egin ahal izango dutela uste dut'-. Bilera horren atariko, Mendia bera, Meritxel Batet Administrazio Politiketarako ministroarekin elkartuko da,  Mendiak azaldu duenez, 'Euskadiko agenda instituzionalean dauden hainbat eta hainbat kontuz luze hitz egiteko': Horien artean nabarmendu ditu transferentzien gaineko gaiak, eta Auzitegi Konstituzionalak blokatu dituen legeei buruzkoak, eta baita, autogobernu ponentziari eta kartzela politikari buruzkoak ere.

Mendiak azaldu du denbora behar duela Sanchezek bere gobernu-egitura osatzeko baina ikusten dio aukerarik, interes komunetan aurrera egiteko, besteak beste, eskubide sozialen, genero berdintasunaren eta elkarrizketa sozialaren arloetan eta, gaineratu du 'Espainiarako ispilu diren akordioak badirela' Euskadin.  'Denon artean zaindu behar dugu herritarren artean Sanchezen Gobernuak sortu duen ilusioa', iritzi dio.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena