09:52

Faktoria

Eneko Goiari elkarrizketa

"Turismo masiboaz hitz egiten duena sensazioez ari da"

Donostiako Aste Nagusiaren abiapuntuan, Eneko Goia Donostiako alkatea Euskadi Irratiko Faktorian esan du, datuak eskutan, ezin dela esan "gehiegizko turismoa" dagoenik.

  • 23:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aste Nagusia hasi berria da Donostian eta Eneko Goia alkatea gustora dago lehen orduekin. Ez da gertaera aipagarririk izan eta bisitari ugari hurbildu direla esan digu Faktorian. Gehiegizko turismoaren inguruko eztabaidak ez du bereziki kezkatzen Donostiako alkateak, "udarako herensuge" moduan definitu du komunikabideetara salto egin duen ika-mikak, eta erantsi du "datuak eskutan" ezin dela gehiegizko turismoari buruz hitz egin. "Iaz baino turista kopuru txikiagoa hurbildu delako Donostiara".

Irailerako aurrikusten dute Donostian dauden apartamentu turistikoak arautuko dituen neurri-sorta, eta hirian dauden motorrei begira ere, araudia kaleratuko du Donostiako udalak. 27.000 moto erroldatuta daude Gipuzkoako hiriburuan eta Donostiako alkateak aitortu du, gaur egun, motor kopurua arazo bihurtu direla. Datozen asteetan itxi nahi dute Donostiako motoen erabilera moldatuko duen araudia.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena