11:33

Faktoria

Ana Oregi sailburua

'Utopia da AHTren lanak 2019an amaituko direla esatea'

Ana Oregi, ingurumen eta lurralde antolamendu sailburuaren iritziz, erabat ezinezkoa da abiadura handiko trena Espainiako gobernuak aurrikusi zuen epean amaitzea

  • 9:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lurralde antolamendu sailburuak gogor erantzun dio Rafael Catalá jarduneko sustapen ministerioak egin dituen azken adierazpenei. Ana Oregik baztertu egin du AHT euskal hiriburuetan sartzea "azpiegitura lan faraonikoa denik", Catalá ministroak esan moduan. Bilbok, Donostiak eta Gasteizek sarrera duina merezi dutela nabarmendu du sailburuak, eta hiru geltokiak lur azpian eraikitzeko asmoari eusten diotela adierazi du.

2019rako aurreikusita zuen Espainiako Gobernuak AHT erabat amaitzea. Ana Oregik 'Faktoria'n erabat baztertu du aukera hori; "ezinezkoa da, utopia batean sartu gara, 2019 aipatzen dute baina, ez da horrela izango".

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena