Irratia

Euskadi Irratia

10:36

Euskadi Irratia

Disko berria

Berri Txarrak: 'Eraberritu beharra dago jendeari adi eusteko'

L.U. | EITB.EUS

Berri Txarrak taldeak Denbora da poligrafo bakarra lan hirukoitza publikatu du bere hogeigarren urteurrenean. Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre taldekideak Euskadi Irratian izan dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hogei urte bete ditu aurten Berri Txarrak taldeak, eta, hori ospatzeko, zerbait berezia egiteko nahia eta beharra izan dute taldekideek. '20 urte 20 abesti' leloa buruan izanik egin dute lan Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek "Haria" bira amaitu zutenetik, eta horren emaitza, Denbora da poligrafo bakarra, disko hirukoitz formatuan kaleratu du gaur.

Guztira, hiru ekoizlek parte hartu dute lan berrian: "20 abestiak hiru zatitan banatzea pentsatu genuen, hiru ekoizle arras ezberdinen eskuetan jartzea, rocka ulertzeko hiru molde ezberdinetan lantzea". Horregatik, rocka ulertzeko hiru era ezberdin ardatz hartuta, disko berriko kantuak ere hiru multzotan sailkatzea erabaki zuten.

Hiru grabazio-saio egin dituzte nafarrek: lehena, Ross Robinsonekin; bigarrena, Ricky Falknerrekin, eta hirugarrena, Bill Stevensonekin. Horretarako, Kalifornia aldera, Madrilera eta Coloradora bidaiatu zuten Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek.

Proiektu berri honek ikusmin handia piztu du Berri Txarrak taldearen zaleen artean, eta aurkezpen bira abiatuko du urtarrilean. Hogeita hamar bat hitzordu itxi dituzte dagoeneko, eta "oholtza gainean izerdia eta pasioa" nagusituko direla aurreratu dute.

Entzun elkarrizketa osoa hemen klik eginda.

 

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena