11:17

Herriak eta Hiriak

Iruñea

'Ayer soñé con un 6 de Julio' izango da 2019ko sanferminak iragarriko dituen kartela

eitb.eus

Inoizko boto gehien izan da lehiaketan, eta Edurne Tainta irabazlearenak 3.180 jaso ditu (% 29,9). Lehiaketan parte hartu duten 20 lanak ekainaren 28tik abuztuaren 25era egongo dira ikusgai.

1:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Edurne Tainta Baldaren 'Ayer soñé con un 6 de julio' kartela aukeratu dute 2019ko sanferminak iragartzeko, sekula baino parte-hartze handiagoa izan duen bozketa batean. Izan ere, 2008an aukeraketa sistema berria ezarri zenetik inoiz ez da 10.600 lagunetik gorako parte-hartzea izan.

Hori horrela, Udaletxe Plazako txupina izango da Iruñeko jai nagusiak iragarriko dituena, eta bere egilea, kartel irabazlea egin duen seigarren emakumea, eta gazteenetakoa. Gainera, 3.600 euro jasoko ditu sari gisa.

Kartelak, 3 zenbakidunak, 3.180 boto jaso ditu, % 29,9a hain zuzen ere; bigarren lekuan geratu da 'Txist-jazz'; Daniel Burgui eta Unai Beroizena, 2.183 boto eta % 20,5eko babesarekin. Koldo Aiestaranen 'Zaldiko' hirugarren geratu da, 1.991 botorekin (% 18,7). Horixe jakinarazi dute Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maider Beloki Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Taintak berak ere parte hartu duen prentsaurreko batean.

Edurne Tainta Balda irabazlea ilustrazio, diseinu grafiko eta publizitate ikasketak dituen burlatarra da, eta San Fermin jaien kartel ofiziala egin duen seigarren emakumea da.

Lehiaketara aurkeztutako 20 lanak Kondestablearen Jauregian egongo dira ikusgai ekainaren 28tik abuztuaren 25era.

Edurne Tainta Baldaren 'Ayer soñé con un 6 de julio'.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena