Herriak eta Hiriak
Errugby finalak
agentziak | erredakzioa
Kontsultatu hemen, egunez egun eta orduz ordu, Challenge Cup eta Champions Cup finalak girotzeko antolatutako ekimenak.
BilbaoCentro enpresa-elkarteak eta Bilboko Udalak ekitaldiak antolatu dituzte asteburu honetako errugbi finalei begira. Egitarauan, hainbat ekimen prestatu dituzte, hala nola talde ospetsuen abestiak moldatzen dituzten musikarien kontzertuak eta umeentzako jarduerak.
Challenge Cup eta Champions Cup finalen aurretiazko giroa alaitzeko egingo dira kontzertuak. Era berean, BilbaoCentrok merkataritza katalogoa atera du, 10 ibilbide proposatuta, hiriko dendak ezagutzeko; batez ere, finalak jokatuko dituzten taldeen zaleentzat zuzenduta dago.
EGITARAUA
Ostirala, maiatzak 11
-17:00: Unai Goikolea DJ, Lowe eta Eley abesti klasikoen bertsioak egiten dituzten taldeak egongo dira Indautxu plazan.
-17:00-21:00: Taberna Ibiltaria Musika Taldeak euskal musika joko du Indautxun eta Aldundian.
Larunbata, maiatzak 12
-11:00-19:00: Umeentzako jarduerak eta txotxongiloak, Bihar Teatroaren eskutik, egongo dira Zabalgune eraikinean.
-16:45-20:00: The Groovies taldearen kontzertua izango da Bilboko kaleetan barrena kamioi baten gainean. Nazioarteko abesti arrakastatsuenak joko dituzte.
Gainera, kontsultatu hemen Metro Bilbao ordutegiaren eta Fan Zone-en informazioa guztia.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa