15:12

Herriak eta Hiriak

Lan-gatazka

Navalen arazoari irtenbide 'politikoa' emateko eskatu du enpresa-batzordeak

Agentziak | Erredakzioa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean enpresak bizi duen egoera azaltzeko eskaera aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean.

  • Navale enpresa-batzordeko kideak gaur Legebiltzarrean. EFE.

    Navale enpresa-batzordeko kideak gaur Legebiltzarrean. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juanjo Llorden Sestaoko La Naval ontziolako enpresa batzordeko idazkariak gaur adierazi duenez, enpresaren pribatizazioa erabaki politiko bat izan zen eta horren eraginez dago enpresa orain dagoen egoeran. Hori dela eta, irtenbideak politikoa izan behar duela nabarmendu du.

Llorden bera, Pedro Gonzalez enpresa batzordeko presidentea eta beste hainbat kide Eusko Legebiltzarrera joan dira gaur. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean agerraldia egitea eskatu dute, enpresaren egoeraren berri emateko.

Eskaria erregistratu ostean, Urkullu lehendakariak atzo Naval ontziolari buruz egindako adierazpenak izan ditu hizpide Juanjo Llordenek. Lehendakariaren esanetan, Eusko Jaurlaritza La Navalen dirua jartzea aztertzen ari da. Llordenen hitzetan, lehendakariaren jarrera "garrantzitsua" da, baina "pauso gehiago" eskatu dizkio Jaurlaritzari.

Enpresa batzordearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, batetik, La Navaleko akziodun izan behar dute eta, bestetik, negoziazio mahai bat eratu behar dute plan industrial bat osatzeko. Gaineratu duenez, plan industrial horrek eskualde osoarentzat ona izan behar du eta La Navalek maila teknologiko handia eta balio erantsia duten ontziak eraikitzen jarraitu ahal izatea ahalbidetu behar du.

Llordenen iritziz, enpresak instalazio guztiak eta langile guztiak baliatu behar ditu.

Bestalde, La Navaleko langileek manifestazioa egingo dute hilaren 21ean Sestaoko ontziolatik hasi eta Santurtziraino.

"Ezkerraldean asko dago jokoan, 2.000 lanpostu horiez gain, saltokien eta ostalaritzako negozioen etorkizuna ere ezbaian dago", amaitu du.

go", amaitu du.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena