13:25

Herriak eta Hiriak

Abuztuak 19-27

Doako 400 ekitaldi egongo dira Bilboko Aste Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Aste Nagusiko bederatzi egunetan, 100 kontzertu, herri kirolen erakustaldiak, su artifizialak eta kaleko 19 antzezlan egongo dira doan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Udalak doako 400 jarduera programatu ditu larunbatean hasiko den Aste Nagusirako: 100 kontzertu, herri kirolak, 19 antzezkizun eta su artifizialak izango dira bilbotarren eta bisitarien gozagarri, besteak beste.

Gaur aurkeztu du programazioa Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizkidetza eta Jaien zinegotziak. Udalak 400 jarduera antolatu ditu, baina Aste Nagusian doako 1.000 ere izan litezke guztira, Bilboko Konpartsek eta ekimen pribatuek prestatutakoak gehituta.

Urtasunen hitzetan, Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri nagusia programatutako ekitaldien “kalitatea eta ugaritasuna” da, baita berorren izaera parte-hartzailea, berdintasunezkoa eta doakoa ere.

“Ez ezetz da”

Urtasunek berretsi du Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak nahi dituela, eta “Ez ezetz da” leloa zabalduko dute. Halaber, eskatu du larunbateko txupinazoan irinik eta arrautzarik ez botatzeko.

Musikari dagokionez, berritasun nagusia Bilbao World Coral izango da. Aurten, lehenengoz, gauero abesbatza bat arituko da Bizikidetza plazan, Isozaki atean.

Su artifizialei, publiko gehien batzen duen ikuskizunari, dagokionez, zazpi etxe arduratuko dira aurten beroriek jaurtitzeaz, eta Nazioarteko XXVII. Lehiaketan parte hartuko dute.

“Jai giroa bertan dago”, esan du Urtasunek, larunbatean Marijaia 19:00etan Arriaga antzokiko balkoira irten eta Aste Nagusia abiatzeko unearen atarian.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena