13:18

Udal eta Foru Hauteskundeak

Gasteizko Udala

PSEk Urtarani boza zuria emango diola iragarri du Mendiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PSEk ez du EAJren hautagaia babestuko, Andoainen jazotakoaren ondorioz, hitzartutako akordioa apurtutzat eman duelako. Horren ondorioz, litekeena da Javier Maroto popularra berriro alkate izatea.

0:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri duenez, boto zuria emango dio PSEk Gorka Urtaran EAJko hautagaiari Gasteizko Udalean. Mendiaren aburuz, EAJ-PSE ituna apurtu dute jeltzaleek Andoainen. Izan ere, udalerri horretan PSE-EEk alkatetza galdu du EAJren kide batek zuri bozkatu ostean (azkenean, EH Bilduk lortu du alkatetza).

Portugaleten (Bizkaia) egin du iragarpena Mendiak. Buruzagi sozialistaren irudiko, Andoainen jazotakoa "ez da onargarria". Horrenbestez, Urtaran babestu behar zuten Gasteizko zinegotzi sozialistek zuri bozkatuko dutela iragarri du.

Jeltzalek eta sozialistek Arabako hiriburua gobernatzeko ituna erdietsi zuten atzo; baina gaur, ezerezean geratu da akordioa.

PSE-EEko lau zinegotziek boza zuria ematen badute, litekeena da Javier Maroto popularra berriro alkate izatea, EAJk gehiengo absolutua behar duelako (14 zinegotzi).

EAJren eta EH Bilduren botoen artean, 11 zenbatuko lukete, eta Urtaranek Sumango-Hemen Gaude plataformaren eta Irabaziren babesa beharko luke.

Independenteen erreakzioak

Bestalde, Sumando-Hemen Gaude koalizioak iragarri duenez, Gorka Urtaran hautagai jeltzalearen alde bozkatuko du, Gasteizko Udalean aldaketa gauzatzeko haren botoa funtsezkoa bada.

Bestalde, Irabazi plataformak koordinazio-batzordea deitu du, egoera berriaren aurrean, behin betiko erabakia adosteko. Horren ostean, plataforma horrek iragarri duenez, Urtaranen alde ere bozkatuko du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena