19:13

Udal eta Foru Hauteskundeak

Itunak

Carmena alkate izateko akordioa itxi dute Ahora Madridek eta PSOEk

Agentziak | Erredakzioa

Antonio Miguel Carmona PSOEko zerrendaburuak eta Manuela Carmena Ahora Madrideko alkategaiak agerraldi bateratua egingo dute ostiral honetan ituna azaltzeko.

  • Manuela Carmena Ahora Madrideko alkategaia. Argazkia: EFE

    Manuela Carmena Ahora Madrideko alkategaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Miguel Carmona PSOEko zerrendaburuak eta Manuela Carmena Ahora Madrideko alkategaiak akordioa itxi dute gaur datorren larunbateko udalbatzan azkenaren inbestidura errazteko.

Negoziazioko iturriek ituna baieztatu dute. Bi politikariek agerraldia bateratua egingo dute ostiral honetan akordioaren berri emateko. Carmenak 20 zinegotzi ditu, baina PSOEko bederatzi zinegotzien babesa behar zuen datorren larunbateko udalbatzan alkate izendatzeko.

Sozialisten babesa lortzen ez badu, Carmenak ez luke gehiengo absolutua (29 zinegotzi) izango eta Madrilgo Alkatetza Esperanza Aguirrek (PP) bereganatuko luke, maiatzaren 24 hauteskundeetan alderdirik bozkatuenaren zerrendaburua izateagatik.

Sozialisten baldintzak

Eskoletako jantokiak udan zabaltzea eta iruzurrari aurre egiteko bulego bat martxan jartzea eskatu dizkio hautagai sozialistak Carmenari negoziazioetan. Era berean, Gobernuko aurreneko sei hilabeteetan hiria garbitzeko egitasmo bat planteatu dio, eta baita garbiketa azpikontraten kontratuak ikuskatzea ere.

Udaleko beharginen hitzarmen kolektibo berri bat onartzea eskatu dio Carmonak Carmenari, “galdutako eskubide eta lan baldintza guztiak berreskuratzeko”.

Bere alderdiak Ahora Madriden hautagaiari babesa emango ziola “ia segurua” zela adierazi du Rafael Simancas PSMren gestio-batzordeko presidenteak goizean.

Bestalde, PSOErekin gobernagarritasun akordio bat “% 99an” adostuta zegoela aurreratu zuen Ahora Madrideko hautagaiak iragan astelehenean.


Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena