Udal eta Foru Hauteskundeak
Itunak
Agentziak | Erredakzioa
Bere diskurtso “xenofoboa” aurpegiratu dio herri-ekimenak Marotori. “Jatorria bata ala beste izan”, Arabako hiriburuan bizi diren guztiekin konpromisoa duen alkate bat nahi du plataformak.
Albisteak (3)
Javier Maroto (PP) hiriko alkatea berriro ez izateko akordio bat eskatu die gaur ‘Gora Gasteiz’ herri-ekimenak Udalaren oposizioko taldeei. Bere diskurtso “xenofoboa” aurpegiratu dio plataformak Marotori. Arrazakeriaren eta bazterketaren aurka egiteko eta Gasteiz solidario bat aldarrikatzeko sortu zuten herri-ekimena.
Momentuz EH Bildu, bigarren indar bozkatuena, oposizioko alderdiekin negoziatzen ari da Marotori alkate izatea eragotziko dion gehiengoa osatzeko. Gizarte diru-laguntzak kobratzen dituzten etorkinen kolektiboen aurkako diskurtsoa defendatu zuen PPko alkateak iragan legealdian, eta lan egiteko asmorik ez izatea leporatu zien.
Marotoren adierazpen polemikoen ondoren ‘Gora Gasteiz’ sortu zuten eta apirilaren 18an desegin zen, baina gaur ekitaldia egin du berriro Gasteizen. Orain dela gutxi aukeratutako kargudun publiko guztiei, PPkoei izan ezik, akordio batera heltzeko eskatu die, Maroto berriro alkate ez izateko. “Jatorria bata ala beste izan”, Arabako hiriburuan bizi diren guztiekin konpromisoa duen alkate bat nahi du herri-ekimenak.
"Jarrera arduragabea"
Herritar ugarik eta Hemen Gaudeko eta Irabaziko kargudun hautetsiek Rosabel Argote eta Ainhoa Garagalza kolektiboko bi bozeramaileak lagundu dituzte prentsaurrekoan. Argotek eta Garagalzak adierazpen bat irakurri dute. Gasteizko PPren “arduragabekeria” salatu dute. Alderdi Popularrak “boterean jarraitzeko” helburu bakarra duela erantsi dute.
Azken lau urteetan Marotok gasteiztarrak aurrez aurre jarri dituela kritikatu dute. ‘Gora Gasteiz’en hitzetan, Marotok kolektibo zehatz batzuk “iraindu eta markatu” ditu “jatorria soilik kontuan hartuta”.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa