Udal eta Foru Hauteskundeak
Itunak
Agentziak | Erredakzioa
Itunak lurralde bakoitzean negoziatu behar direla adierazi die Riverak bi buruzagiei. Ciudadanos funtsezkoa izango da Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Murtzia eta Errioxan gobernua osatzeko.
Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Albet Rivera Ciudadanoseko presidentearekin bildu dira gaur, bakoitza bere aldetik, maiatzaren 24ko hauteskundeen osteko egoera aztertzeko. Hala ere, balizko itunak lurralde bakoitzean negoziatu behar direla esan die Riverak biei.
Rivera lehen aldiz bildu da gobernuburuarekin eta oposizioko buruzagiarekin. Ciudadanos funtsezkoa izango da gobernua osatzeko Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Murtzia eta Errioxan, eta baita hainbat udaletan ere.
Balizko akordioak bilatzeko negoziazioak lurraldez lurralde egingo dituzte, Riverak bi buruzagiei azaldu dienez. Ustelkeriak, baina, zailtasun gehiago jarri ditu gaur erkidegoetan ituna lortzeko elkarrizketetan; izan ere, PPren kargudun gehiago inputatu dituzte Madrilen eta Murtzian, Púnica operazioaren baitan.
Madrilen, baldintzak
Iraganarekin hausteko eta inputatuak baztertzeko eskatu dio Riveraren alderdiak PPri Cristina Cifuentesi babesa emateko baldintza bezala. PSOEren ustez, Madrilen Ciudadanosek “PPri eutsi nahi izatea ulertezina” izango litzateke, “ustelkeriaren epizentroa” baita.
Dimisioa Murtzian
Era berean, Púnica operazioa Pedro Antonio Sanchezen bidean jarri da Murtzian. Juan Carlos Ruiz kontseilariak dimisioa eman du gaur, Eloy Velasco epaileak inputatu gisa deitu baitu.
“Aurreakordio bat” Errioxan
Errioxan, ostera, PPk eta Ciudadanosek “aurreakordio bat” sinatu dute Pedro Sanzen inbestidura bideratzeko. Gaztela eta Leonen ere hurbilketa bat izan dute. Datozen lau urteetarako egonkortasuna lortzeko, itun bat sinatzea eskaini dio Juan Vicente Herrerak (PP) Ciudadanosi.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa