Udal eta Foru Hauteskundeak
ITUNAK
AGENTZIAK | ERREDKZIOA
Bi alderdiotako ordezkariek bilera egin dute, goizean, Iruñean, Uxue Barkos egiten ari den bilera errondaren baitan. Laura Perez Ahal Duguren presidentegaiak esan duenez, 'bide beretik' doaz.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Uxue Barkos Geroa Baiko Nafarroako presidentegaiak adierazi duenez, Nafarroako Ahal Duguk eta Geroa Bai "aldaketarako posizio oso bateratuak" dituzte. Barkosek iritzian, "adostasun nabarmena" du bere koalizioak Nafarroako Ahal Dugurekin aldaketa bultzatzeko
Maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean hasitako bilera-errondaren baitan, Nafarroako Ahal Duguko ordezkariekin elkartu da gaur Barkosen lan-taldea. Baikor atera dira bileratik, aldaketarako jarrera bertsua elkarri erakutsita. Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko presidentegaiaren aburuz, "akordio programatikoa" lortzea da euren helburua, baina agerikoa da "bide beretik goazela".
"Guk aldaketaren aldeko apustua egin dugu eta bide hori erraztuko dugu", esan du Perezek, prentsaren aurreko agerraldian. Bere taldearentzat garrantzitsuena "ez da Foru Gobernuko kide izatea", "akordio programatikoak" lortzea baizik.
''Balio lezake batzuen eta besteen kontraesanak mahai gainean jartzeko, eta ikusteko noraino heldu daitekeen'', esan du Perezek. Halaber, argitu du itunei dagokienez, Ahal Dugu alderdiak ez duela ''siglen inguruan eztabaidatzen, edukien inguruan baino''. EH Bilduk terrorismoa gaitzesteko beharraren inguruan galdetuta, Perezek programaren ''oinarri etikoak'' aipatu ditu, eta eskatu egin du ''biktimen erabilera alderdikoia egiteari, horiek erabiltzeari eta sufrimenduarekin jolasten ibiltzeari'' uzteko.
Uxue Barkos Geroa Baiko ordezkariak, bestalde, berretsi egin du garrantzitsuena dela ''akordio sendo'' bat lortzea. ''Ez daukagu akordiorako presarik'', esan du. Ildo horretan, Barkosek azaldu du ''erabateko sintonia'' dutela Ahal Dugurekin, ''ongizate estatua sendotzeko beharraren inguruan''.
Bihar bertan da biltzekoa Geroa Bai EH Bildurekin, eta asteazkenean, berriz, UPNrekin, gobernua osatzeko egiten ari den lehen bilera sorta bukatzeko.
Bilerara joan ala ez aztertzen ari da UPN
Geroa Bairen bilerara joan ala ez aztertzen ari da UPN, alderdiak ohar baten bidez adierazi duenez. ??Kanpainan esan izan dugun moduan, aldez aurretiko ituna dago Geroa-Bai-EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezquerra artean; beraz, ez du zentzurik Geroa Baik orain UPNrekin bilera egin nahi izatea, itxurak gordetzeko ez baldin bada??
Ohar horretan El Mundo egunkariak gaur 'Barkos negoció con el ex número dos de Antza' izenburupean kaleratutako artikuluari ere egin dio aipamen UPNk, eta bertan jasotakoak ''bere tesiekin bat'' egiten duela adierazi du. Hala, Uxue Barkosi bertan esaten dena ??egitea ote den?? azaltzeko deia egin diote.
Geroa Bai alderdiko hautagaiak, baina, Nafarroan gobernua aldaketa geltzeko ''estrategia''ren baitan kokatu du albistea.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa