Udal eta Foru Hauteskundeak
2,5 milioi boz galdu ditu
Agentziak | Erredakzioa
Ustelkeriaren eragina onartu eta gero, Rajoy ziur agertu da PPk espainiarren konfiantza berreskuratuko duela "zuzentzeke dituen zenbait gauza zuzenduz gero".
Rajoy eta Cospedal
Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak onartu egin du gaur, larunbata, PPk lortutako emaitzak, udal eta foru hauteskundeetan, ez direla onak izan eta, ziurtatu duenez, espainiarrek botatako mezua aztertuko dute: "Gauzak aldatzeko ditugu eta egingo dugu".
Ekonomia Zirkuluaren XXXI. Biltzarreko itxiera ekitaldian, Sitgesen, Espainiako presidenteak azaldu du lanean ari direla emaitzen azterketan: "Batzuetan erabakiak hartzea eskatzen digute, eta hori oso ondo dago baina niri gauzak ondo aztertzea gustatzen zait. Iritzia eman daiteke, baina ez da gauza bera ematea eta erabaki bat hartzea".
Gainera, aitortu egin du PPren presidente den heinean ezin duela pozik egon emaitzen ostean; era berean, boz gehien jaso dituen alderdia izaten jarraitzen badu ere, atzerakada esanguratsua da: "Agerikoa da ondo egin ez ditugun gauzak izan direla", gaineratu du eta, bere esanetan, kontuan hartuko dute gertatutakoa.
Halere, Rajoyren arabera, "harrigarriagoa" da PPren beherakadak oposizioko alderdi nagusiak ez aprobetxatzea. Gogorarazi duenez, PSOEk babesa galdu du hauteskunde hauetan ere, agintean egoteak ekartzen duen galera gorabehera.
Ustelkeriaren eragina onartu eta gero, Rajoy ziur agertu da PPk espainiarren konfidantza izango duela "zuzentzeke dituen zenbait gauza zuzenduz gero".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa