19:04

Udal eta Foru Hauteskundeak

24M

Ahal Duguk kaleratu egin ditu Bilbo Irabazizen bi hautetsiak

agentziak | erredakzioa

Ahal Duguk aitortu du hanka sartu zuela Bizkaiko hiriburuan, ez zielako herritarrei ongi helarazi 'Udalberri' zela alderdiaren hautua.

  • Bilbo Irabaziz hautagaitzako kideak.

    Bilbo Irabaziz hautagaitzako kideak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ahal Duguk kaleratu egin ditu Bilboko Udalerako aurkeztu diren eta hauteskundeetan zinegotzi postuak lortu dituzten Bilbo Irabaziz hautagaitzako bi kideak, alderdiak beste hautagaitza baten aldeko apustua egin zuelako.

Lander Martinez Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusiak prentsaurreko batean azaldu duenez, Francisco Samir eta Maria Concepcion Garcia Herritarren Kontseilutik kanporatzeko prozesua abiatu dute, "hauteskunde iruzurra" egin dutela iritzita.

Martinezek aitortu du alderdiak hanka sartu zuela Bizkaiko hiriburuan, ez zielako herritarrei ongi helarazi 'Udalberri' zela alderdiaren hautua.

Gogor salatu du Bilbo Irabaziz hautagaitzako kideek ez dituztela errespetatu "Ahal Dugu Bilbok hartutako erabakiak", ezta asanbladaren % 80ak 'Udalberri' hautagaitzaren alde egin izana.

Bilbo Irabaziz hautagaitzak engainua egin du eta trikimailuen bitartez hautesleak nahastu ditu, Ahal Duguren arabera.

Alderdiak uste du Ezkerra Berdeak, Javier Madrazo Etxebizitza sailburu ohia buru zuena, izan dela Bilbo Irabazizekin iruzur egin nahi izan duena.

Aurreko igandeko bozetan, Udalberrik eta Bilbo Irabaziz alderdiek bina ordezkari eskuratu zituzten Bizkaiko hiriburuko Udalean.

buruko Udalean.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena