12:25

Udal eta Foru Hauteskundeak

M24

PP, PSOEri alkatetzak emateko prest, Podemosek boterea eduki ez dezan

Agentziak | Erredakzioa

Esperanza Aguirrek atzokoan egindako proposamena Estatu osora zabaltzea erabaki dute popularrek, "PSOEk boterea muturreko ezkerrari emango diola agerian gera dadin".

  • PPko zuzendaritzak Estatu osora zabalduko du Aguirreren proposamena. EFE

    PPko zuzendaritzak Estatu osora zabalduko du Aguirreren proposamena. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esperanza Aguirre Madrilgo Alkatetzarako PPren hautagaiak PSOEri eta Ciudadanosi atzo egindako eskaintza Estatu osora zabaltzea erabaki du Alderdi Popularrak. Helburu argia du ekimenak: Podemos udal gobernuetatik baztertzea.

Madrilgo Alkatetza Antonio Miguel Carmonaren (PSOE) esku uzteko prest agertu zen Aguirre, hala Manuela Carmena (Podemos) alkate izatea saihesten badu.

Popularren Zuzendaritzak jakin badaki sozialistek ez dutela proposamena onartuko, baina agerian utzi nahi dute "PSOEk boterea muturreko ezkerrari emango diola".

PPko beste iturri batzuek Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez, hauteskundeen ondotik alderdiak eskuinera egin beharrean, zentrora joko du eta herritarrak horretaz jabetzeko ahaleginak egingo dituzte.

Estrategia horren barruan, hiri garrantzitsu batzuetako alkatetzak PSOEren esku uzteko prest daude popularrak: besteak beste, Madril, Zaragoza, Oviedo, Cadiz, Santiago, Ferrol, Coruña eta Valentzia (kasu honetan, PSPV, Compromís eta Podem alderdiek bat egin eta gobernua eskuratzea saihestu nahi dute).

stu nahi dute).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • PP

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena