Udal eta Foru Hauteskundeak
M24
Agentziak | Erredakzioa
Zentzu horretan, “oso lasai” dagoela aitortu du Gasteizko jarduneko alkateak. Maroto Alkatetzatik “kanporatzeko” dei egin die EH Bilduk gainerako alderdiei.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Oposizioko alderdien arteko itun posible baten aurrean “oso lasai” dagoela esan du Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkateak. PPko alkategaiaren hitzetan, “ni tokitik kentzeko itun bati ezetz esan diote EAJk eta PSEk dagoeneko. Erabakita dago”.
Bederatzi zinegotzi eskuratu eta gero, datozen lau urteetan Gasteizen aginduko duela ziurtatu du Marotok. 2011n baino 3.000 boz gehiago lortu ditu PPko alkategaiak.
“Gasteizko hautestontzien emaitza oso argia izan da: Gasteiztar askok sigla politikoen gainetik botoa eman diote pertsonari, eta fio direlako herritarrek pertsona bati baietz esaten diotenean, gehiengoaren erabaki bat aldatzeko galtzaileen arteko itun bat azaltzea oso zaila da”, azpimarratu du Marotok.
Maroto agintetik kentzeko oposizioaren itun baten aldeko apustua egin du Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak, baina horretarako EAJren eta PSEren babesa beharko lukeela gogorarazi du jarduneko alkateak, “eta biek ezetz esan dute argi eta garbi”.
Maroto Alkatetzatik “kanporatzeko” dei egin du EH Bilduk
Gainerako alderdien batasuna eskatu du Larrionek Maroto hiriko Alkatetzatik “kanporatzeko”. Herritarren ia % 30ek Marotori babesa eman diotela onartu du hautagai abertzaleak, baina bozen polarizazio “argia” izan dela ziurtatu du. “Portzentaje handi batek ez duela nahi esan digu”, erantsi du.
“PPren bederatzi zinegotzi, baina 18k ez dugu diskurtso hori babesten, zenbakiek ematen dute, Maroto hurrengo alkatea ez izateko nahikoak dira 18”, gaineratu du Larrionek.
Larrionen ahotan, oposizioko lehen indar gisa EH Bilduk “lan egin behar du” eta Maroto Alkatetzatik “kanporatzeko palanka” izango da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa