Udal eta Foru Hauteskundeak
Bartzelonako Udala
Agentziak Erredakzioa
BComú koalizioko buruak esan du ez dutela ''aldez aurretik'' akordiorik egin, eta alderdi guztiekin hitz egingo dutela, CiUrekin eta PPrekin izan ezik.
Bideoak (1)
Bartzelonako Udalean ikuskaritzak egin nahi dituela esan du gaur Ada Colau Barcelona en Comu (Podemos eta ICV) hautagaitzaren alkategaiak. Colauk irabazi zituen atzo Bartzelonako udal hauteskundeak, 11 zinegotzi eskuratuta, eta biharamunean egindako adierazpenetan, ERCren eta CUPen babesa lortzeko prest azaldu da, eta alderdi guztiekin hitz egingo dutela adierazi du, CiUrekin eta PPrekin izan ezik.
TV3 telebistan egindako elkarrizketan, gobernatzeko modua ''goitik behera'' aldatzearen aldeko apustua egin du Colauk, gardentasunaren alde.
Itunak
Balizko itunen inguruan galdetuta, Colau prest azaldu da ERCren eta CUPen babesa lortzeko (5 eta 3 ordezkari lortu dituzte, hurrenez hurren). Halaber, gogoratu egin du jada badirela "indepes"ak Barcelona en Comú koalizioan.
Koalizioko buruak dio ez dutela ''aldez aurretik'' akordiorik egin, eta alderdi guztiekin hitz egingo dutela, CiUrekin eta PPrekin izan ezik.
Erabakitzeko eskubidea
Ada Colau ''erabakitzeko eskubidearen alde'' azaldu da gaur ere. Ildo honetan, Bartzelonako hiritarrei galdeketa egiteko asmoa berretsi du, Kataluniako independentziaren alde dauden udalekin bat egin edo ez galdetzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa