22:50

Udal eta Foru Hauteskundeak

Nafarroa

UPNk Iruñean irabazi du, baina ezkerrak Alkatetza lor lezake

Iker Gonzalez | eitb.eus

EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta I-E alderdiek indarrak batuz gero, alderdi bozkatuenak baino ordezkari gehiago izango lituzkete, nahiz eta UPNk PSNren babesa jaso.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Botoen % 96 zenbatuta, UPN izan da Iruñeko indar bozkatuena, botoen % 30,4 jasota, eta 10 zinegotzi lortu ditu.

Halere, EH Bildu (5), Geroa Bai (5), Aranzadi (3) eta I-E (1) alderdiek indarrak batuz gero, Enrique Mayaren alderdiak baino ordezkari gehiago izango lituzkete, UPNk PSNren botoak jasota ere (3 lortu ditu).

Enrique Maya UPNren alkategaiak adierazi duenez, "Nafarroako hiriburuko biztanleek esan dute" bere alderdiak "agintzea" nahi dutela, boto gehien jaso dituen alderdia delako.

UPNk ez diela "huts egingo" adierazi die Mayak boto-emaileei, eta alderdi honek "pedigri" daukala eta "seriotasun bermea" dela erantsi du.

Lizarra

Lizarran, UPN da boto gehien (% 28,8) jaso dituen alderdia, eta bost zinegotzi lortu ditu. EH Bilduk ere bost zinegotzi lortu ditu, baina botoen % 24,12 jasota.

Lizarra Orain hautagaitzak hiru ordezkari izango ditu, botoen % 17,5 jasota. PSN, ordea, bi zinegotzirekin geratuko da, botoen % 12,7 jaso baititu. Geroa Baik ere bi ordezkari lortu ditu, botoen % 10,4 lortuta.

Leitza

EH Bildu garaile izan da Leitzako Udalean, boto guztiak zenbatu ondoren, 9 zinegotzi lortuta (botoen % 78,08). UPN bigarren alderdia da, bi zinegotzirekin (% 16,49).

Tutera

Tuteran, UPNk lortu ditu boto gehien (% 26,5), eta sei ordezkari izango ditu.

Izquierda-Ezkerrak, era berean, sei zinegotzi lortu ditu, baina botoen % 23,01 eskuratuta. PSN izan da hirugarren, botoen % 14,7 eta 3 ordezkari lortuta, eta Tutera Puede alderdiak ere hiru zinegotzi lortu ditu, botoen % 11,8 eskuratuta.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena