Udal eta Foru Hauteskundeak
Emaitzak
O.A. | ERREDAKZIOA
EH Bilduk aurrea hartu dio EAJri, eta PSE-EEk bi zinegotzi galdu ditu.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, botoen % 29,78 eta 9 zinegotzi eskuratuta, Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera.
EH Bilduk aurrea hartu dio EAJri, eta sei zinegotzi (botoen % 19,58) lortu ditu, EAJk baino bat gehiago (botoen % 16,64); PSE-EE, ostera, laugarren postura jaitsi da (% 11,95) eta bi zinegotzi galdu ditu (4 zinegotzi).
Bestalde, Ahal Duguk babestu duen Sumando-Hemen Gaude plataforma eta Irabazi Gasteizko Udalean sartu dira, bi eta zinegotzi bat lortuta, hurrenez hurren.
Parte-hartzea, berriz, % 64,75ekoa izan da.
Javier Maroto PPren Gasteizko alkategaia pozik agertu da kazetarien aurrera, "garaipen garbia" eskuratu duela iritzita. "Oso garbi gelditu da hiritarren mezua. Atzerapausorik ez. Ez diot inori huts egingo. Lehendabizi Gasteiz eta gasteiztarrak".
Boto-emaileen % 20k eman diote babesa EH Bilduri, baina 2011n Bilduk eta Aralarrek lorturiko babesa baino txikiagoa eskuratu du. EAJ, berriz, bigarren tokitik hirugarrenenera erori da, eta zinegotzi bat eta botoen % 3 galdu ditu. PSE-EEk, bere aldetik, Gasteizen inoiz izan dituen emaitzarik txarrenak lortu ditu; izan ere, bi zinegotzi galdu ditu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa