08:43

Udal eta Foru Hauteskundeak

Hauteskundeak 2015

M24ko hamar gakoak

Iñigo Herce | EiTB.eus

Maiatzaren 24ko udal- eta foru-hauteskundeek inoiz baino aukera anitzagoak eskaintzen dituzte. Hona hemen herritarrek argituko dituzten zalantzetako batzuk.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

1.- Araba: PPren esku geratuko dira berriro lurraldea eta hiriburua?

Orain arte, Javier de Andres ahaldun nagusia izan da gehiengo urriari esker. Bestalde, Javier Marotok laguntza sozialetan ustez izandako irregulartasunetan oinarritu du bere kanpaina, eta gasteiztarren esku izango da igande honetan.

2.- Gipuzkoa: nola ebatziko al da EH Bilduren eta EAJren arteko borroka?

Olano versus Olano: EH Bilduren kudeaketa, aztergai. Oposizio osoak kritika zorrotzak egin dizkio legealdiaren zehar: zaborren tratamendua, azpiegituren politika eta bi alderdien eredu sozioekonomikoa aintzat hartuko dituzte Gipuzkoako herritarrek boza erabakitzeko orduan.

3.- Bizkaia: Hegemoniari eutsiko dio EAJk bere hautagai berriekin?

Unai Rementeriak Jose Luis Bilbao ordezkatuko du Foru Aldundirako, eta Juan Mari Aburtok, berriz, hildako Iñaki Azkuna ordezkatuko du Udalean. Bizkaiko botereari eustea bilatuko du EAJk. Horretarako gora doan EH Bilduri eta PSE-EE indartsu bati egin beharko die aurre.

4.- Nafarroa: Gobernagarria izango ote da Parlamentu zatitu batekin?

Matematikek berebiziko garrantzia izango dute igandean. Izan ere, herritarrek zazpi indarretik gorako parlamentua aukeratuz gero, litekeena da alderdi-konbinazio batek ere gehiengoa ez lortzea. Hori gertatzen bada, hauteskundeak deitu beharko lukete berriro. Ardatz konstituzionalistaren eta abertzalearen arteko borrokaldi garrantzitsuenetarikoaren lekuko izango dira nafarrak.

5.-Alderdi berriak: Nola aldatuko dituzte hauteskunde-mapak?

Ezustekoen gaua izango da. Lehen aldiz hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiek ez dira zuzenean boterera iritsiko, baina erabakigarriak izango dira Gobernuen osaketetarako gehiengoak adosteko.

6.-Gazteen boza: Zer nolako indarra izango dute belaunaldi berriek?

M24ko hauteskundeak euskal gizartearen isla izango dira: adin-tarte sozialek gero eta ideologia-profil eskasagoa erakutsi dute. Baliteke ezustekoak dakarren agertoki politiko berria izatea.

7.-Espainia: Alderdi-bitasunaren amaiera sendotuko da?

2014ko Europako hauteskundeen ostean, litekeena da Ciudadanos eta Podemos bezalako alderdiek PPri eta PSOEri aulkiak kentzea, eta alderdi berri horiek hainbat plazatan erabakigarri bihurtzea. Horrek hauteskundeen osteko koalizio- eta itun-jokoa are interesgarriago egingo du.

8.-Krisiaren eragina: Krisiaren kudeaketaren aurka edo susperraldiaren alde bozkatuko dute herritarrek?

Krisi ekonomikoa suntsitzailea izan da talde sozial anitzetarako, eta kaltedunen bozak emaitza baldintzatuko du. Murrizketek eragina izan dute herritar kopuru handiarengan. Ikusiko da herritarrek krisiaren kudeaketa saritzen edo zigortzen duten.

9.-Ustelkeria eta hauteskunde orokorren aurrerapena: Rajoy eta Sanchez sendotuta ala ahulduta aterako dira?

Udazkenean izango diren hauteskunde orokorren entsegu bezala uler daitezke igande honetako udal- eta foru-hauteskundeak. Gauzak horrela, Mariano Rajoyk eta Pedro Sanchezek bereziki euren osasun-egoera aztertzeko termometro paregabea izango dute.

10.-Boza hiri handietan: Aguirre ala Carmena, Colau ala Trias?

Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla… Espainiako hiri handiek lehia handiko hitzordua dute, Madrilen eta Bartzelonan, batez ere. Madrilen Manuela Carmena eskarmentu handiko hautagaiak ezustekoa eman eta alkatetza lortu nahi du. Bartzelonak ere gaueko titularretako bat eskaini dezake, Ada Colau ekintzaile ohiak irabazten badu.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena