22:46

Udal eta Foru Hauteskundeak

M24

Etorkizun lausoa Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan, kanpaina-amaieran

Agentziak

Hautesleriaren balizko joan-etorriek eta alderdien itunek emaitza oso bestelakoak ekar litzakete. Dagoeneko, alderdiak itunak lortzeko prest azaldu dira, "aldaketa ahalbidetzeko".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2015eko udal eta foru hauteskundeetako kanpaina bukatu egin da, bi asteetan hamaika ekitaldi egin eta gero, han hemenka, Hego Euskal Herrian zehar. Hala, igandeko bozketari begira aurreikus litekeen egoerak ez du zalantzarik argitu biharamuneko errealitateari dagokionean. Hauek izan dira alderdien gaurko ekitaldiak:

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, EAJ da "Euskadik behar dituen akordioak berma ditzakeen bakarra" eta bere gobernuaren adibidea jarri du alderdi eta erakunde guztiekin akordioak lortu dituela erakusteko.

EAJk, aurrekoetan bezalaxe, Bilboko Casilla Aretoan itxi du hauteskunde-kanpaina eta, lehendakariaz gain, Andoni Ortuzar EBBren presidenteak eta hautagai nagusiek ere hitza hartu dute.

Urkulluk 5.000 pertsona baino gehiagoren aurrean adierazi duenez, EAJ "akordioaren alderdia" da, eta kanpainan zehar "konpromisoak hartu dituen bakarra"; gainera, erakutsi du zein den bere "DNA: zorroztasuna, sentsibilitatea, etorkizuna Euskadirentzat, eta akordioak". Lehendakariaren arabera, euskal ekonomia "ziabogan da" eta, dagoeneko, enplegua sortzen eta hazten ari da, baina beharrezkoa da "elkarrekin boga egitea, bat egitea eta gehitzea" hazkundea sendotzeko.

EH Bildu

Hasier Arraiz EH Bilduren legebiltzarkide eta Sortuko presidenteak "prest egoteko" ohartarazi dio Arabako PPri, "Marotorenaurkako eta PPren aurkako botoak biderkatuko baitira". Gainera, salatu duenez, euskal herritarrek ez dute oraindik botoa eman eta alderdi batzuek "estalaldi erritualari ekin diote" dagoeneko, erakundeetan gobernatzeko akordioak lortzeko helburuz.

Gasteizen egindako hauteskunde-kanpainaren ekitaldi nagusian, Arraizek nabarmendu du zenbait alderdik "keinuak eta mezuak botatzen" hasi dutela "beste aldearen jarrera ikusteko, jendeak emango dion babesa zenbaterainokoa den jakin barik".

Hasier Arraizeen arabera, EH Bildu "ere badago akordioak lortzeko prest", gainerako alderdi politikoekin baina, ohartarazi duenez, bere proiektuaren parte direnekin hartutako "konpromisoek baldintzatuta" daude.

Horren ildotik, "ardatz nagusia aldaketa politikoa eta soziala gauzatzeko indar metaketa da herrialde osoan", esan du. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidearen alde eta "krisialdiaren aurkako neurriak, ustelkeriaren aurkako gardentasuna eta erakundeetan herritarren parte hartzea sustatzearen alde" egin du.

PSE-EE

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak dei egin dio hautesleriari igandean hauteslekuetara joan dadin; gainera, Gipuzkoan inork "bota dezala botoa zaborrera" eskatu du, bere alderdia baita aukera bakarra "Bildu ez eraginkor baten" eta "konpartsa lanak egiten dizkion EAJren" aurrean.

Sozialistek Donostian egin dute kanpainaren azken ekitaldia, alegia, Ernesto Gascoren eskutik berreskuratu nahi duten hiria, Denis Itxaso ahaldun nagusi izateko hautagaiarekin batera, eta Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren eta bestelako alderdikideren babespean, esaterako Jesus Eguiguren eta Rodolfo Ares.

"Bakarrik geratzen dira bi egun Euskadin aldaketa gauzatzeko eta lurralde jhonetan Bildu erakundeetatik ateratzeko, kaosa eta gobernu faltarekin bukatzeko, amesgaizto honetatik ateratzeko. Bi egun agur Izagirre jauna eta agur Garitano jauna esateko", esan du PSE-EEren buruak Alderdi Ederren.

PP

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak eskatu du "atzera egitea eta abentura apurtzailerik nahi ez dutenen boto erabilgarria" batzea eta, ziurtatu duenez, "Euskadiko PPk zenbat eta presentzia handiagoa izan, orduan eta gehiago itxiko da EAJren eta Bilduren burujabetzarako bidea".

Quirogak bere alderdiak Gasteizko Artiumen egindako kanpainaren azken ekitaldian hartu du hitza, Alfonso Alonso Arabako PPren presidente eta Osasun ministroarekin, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusi eta hautagaiarekin eta Javier Maroto Gasteizko alkate eta alkategaiarekin batera.

Hitzaldian, Quirogak Euskadiren "berrikuntzaren" aldeko boza eskatu du, Javier Maroto Gasteizko Udal-gobernuaren eta Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren "kudeaketa eraginkorra eta mailakatua eredu" izanda.

Ahal Dugu

Ahal Dugu Euskadik nabarmendu du "politika berreskuratu" nahi duela "pertsonen zerbitzura jartzeko". Hori dela eta, "gai politikoetan hiritarren ekintza sustatzearen" alde egin du; gainera,  "eztabaida eta proposamenak egitea bultzatzeko tresnak eta kanalak" hiritarren esku jartzea proposatu du.

Hiritarren Kontseiluko hautagaiek eta kideek, Roberto Uriarte idazkari nagusiarekin, eta Juantxo Iturria Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiarekin batera, kanpainaren azken ekitaldia egin dute, Donostian, eta bertan agiri etikoa aurkeztu dute.

Irabazi

Irabazik hitza eman du politika "modu zintzoan" egingo duela eta "ustelkeriarik gabeko" erakundeak eskatu ditu, "kontu gardenekin eta adiskidekeriarik gabe".

Irabazik (Ezker Anitza-IUk, Equok, Alternatiba Errepublikarrak eta zenbait independientek osatzen dute) amaitutzat eman du hauteskunde-kanpaina, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon, egunean zehar egindako ekitaldietan.

UPyD

Gorka Maneiro Euskadiko UPyDren bozeramaleren hitzetan, UPyDk "boto iraultzailea eta askea" ordezkatuko du udal eta foru hauteskundeetan, eta astuna izaten jarraitzea espero du ordezkaritza lortzen duten erakundeetan.

Maneirok parte hartu du UPyDk Gasteizen egindako hauteskunde-kanpainaren itxiera ekitaldian, Nico Gutierrez Arabako ahaldun nagusirako hautagaiarekin eta Ignacio Oñate Gasteizko alkategaiarekin batera.

 

NAFARROA

UPN

Javier Esparza Nafarroako UPNren presidentegaiak ohatarazi du igandean erabaki "oso garrantzitsua" hartu beharko dutela herritarrek "bi aukera besterik ez dagoelako"; botoa eman "Nafarroak Nafarroa izaten jarraitzeko" edo euskal independentismoarena.

Hauteskunde-kanpainako azken ekitaldian, Nafarroa ?barneratzaile? baten aldeko apustua egin du Esparzak. Foru Erkidegoan ?errespetua eta askatasuna? izan behar direla gaineratu du UPNko presidentegaiak. Esparzaren ahotan, UPNren proposamenei esker ?osasun, hezkuntza eta gizarte sistema handiak? hobera egingo du datozen urteetan. 20 bat alderdikidek presidentegaia lagundu dute.

EH Bildu

Adolfo Araiz Nafarroako presidente izateko EH Bilduren hautagaiak adierazi duenez, koalizioak "erantzukizunez" jokatuko du "aldaketaren Gobernua errealitate izatea bermatzeko".

Horren ildotik, EH Bilduk "zenbat eta boto gehiago jaso, orduan eta berme handiagoa egongo da aldaketa erreala izan dadin, ordezkorik ez egoteko, makillajerik ez egiteko eta B planak egiteko tentaziorik egon ez dadin", esan du.

Geroa Bai

Uxue Barkos Nafarroako presidente izateko Geroa Bairen hautagaia pozik azaldu da hauteskunde-kanpaina "lasaia, zentzuduna eta izaera eraikitzailea" izan duelako, herritarren beharrei begira egon dena.

Azken hitzaldian, ?kanpaina bizia eta zirraragarria? izan dela azaldu du Chivitek. ?Sentsazio positiboekin? bukatu duela erantsi du. ?Kanpainan zehar babesa areagotu duela esan dezake PSNk?, azpimarratu du.

PSN

Maria Chivite Nafarroako presidente izateko PSNren hautagaiak nabarmendu duenez, bere alderdiak "Gobernu bokazioa" dauka eta horretarako prest, seguru eta animatuta daude, hauteskunde-kanpaina "bizi" baten ostean.

Azken hitzaldian, ?kanpaina bizia eta zirraragarria? izan dela azaldu du Chivitek. ?Sentsazio positiboekin? bukatu duela erantsi du. ?Kanpainan zehar babesa areagotu duela esan dezake PSNk?, azpimarratu du.

Ahal Dugu Nafarroa

Laura Perez Nafarroa Ahal Duguren zerrendaburuak salatu egin du posta bidez botoa ematen dutenek "boto paper guztiak" jaso dituztela, "Ahal Dugurena izan ezik".

Izquierda-Ezkerra

Jose Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako Nafarroako presidentegaiak koalizioaren gaitasuna "ezberdinen artean akordioak eraikitzeko" azpimarratu du; izan ere, 25etik aurrera "ezinbestekoak eta inoiz baino beharrezkoagoak -akordioak- izango dira".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena