Udal eta Foru Hauteskundeak
Zazpigarren eguna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJk Ezkerraldeko enpresen egoera aipatu ditu, EH Bilduk jeltzaleen diru-xahuketa salatu du, PSEk anezka bat proposatu du Trapagaranen eta PPk botoa eskatu die nori bozkatu erabaki ez dutenei.
Informazio gehiago (2)
EAJ
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, EAJk ?gure garaiari egokitutako eredua? eskaintzen die herritarrei, ?elkarlana, kooperazioa eta konpromisoa oinarri dituen eredua, denon artean herria aurrera ateratzeko lagunduko diguna?. Jeltzaleen eredua ?argia, gardena eta zehatza? dela gaineratu du Urkulluk.
Bergaran izan da Urkullu gaur arratsaldean, Joseba Egibar GBBko presidentearekin eta Markel Olano Gipuzkoako hautagaiarekin batera. Maiatzaren 24ko hauteskundeen garrantzia goraipatu du lehendakariak.
Goizean Unai Rementeria EAJren Bizkaiko hautagaiak adierazi duenez, PSOEk ?Ezkerraldeko lantegi eta enpresa handiak itxi zituen?, jeltzaleek ?berriak? zabaldu dituzten bitartean.
Besteak beste, PCB lantegia aipatu du Rementeriak (Sestaon izango du egoitza). Enpresa horren inguruan, EH Bilduk ?oztopoak? jarri dituela eta, hortaz, Bizkaiko eta Ezkerraldeko langabeei ?azalpenak eman beharko dizkietela? gaineratu du Rementeriak.
?Enpresak zabaltzea da ezagutzen dudan modu bakarra lanpostuak sortzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta krisi hau behingoz atzean uzteko?, adierazi du.
EH BILDU
Bizkaiko EAJk egindako ?diru-xahuketa? eta ?handinahikeria? salatu ditu gaur EH BIlduk. Jose Luis Bilbaoren Aldundiari azpiegitura defizitarioak egiteko ?diru-publikoa xahutu? izana egotzi dio koalizioak.
Horren aurrean, Bizkaiko enpresak bultzatzea eta Bizkaiko produkzioari bultzada emango dion eredua proposatu du EH Bilduk.
Josu Unanue eta Maribi Ugarteburu EH Bilduko hautagaien hitzetan, ?xahuketak eta megalomaniak? izen bakarra dute Bizkaian: ?EAJ?.
Politikan aritzeagatik gazteak espetxean sartzen dituenak ?ahalegin guztiak eta gehiago? egiten ditu ?gaindituta geneuzkan garaietara? bueltatzeko, Peio Urizar EH Bilduko buruzagiak gaur salatu duenez.
Zarautzen EH Bilduk egin duen mitinaren hasieran, gazte talde bat agertokira igo da, Auzitegi Nazionalak zigortutako Segiko ustezko kideen aldeko pankarta erakustera.
PSE
?Denontzat? gobernatuko duen Foru Aldundia aldarrikatu du gaur Carlos Totorika PSE-EEko zerrendaburua. ?Handikeriak eta eztabaidak alde batera utziko dituen Aldundi bat sortu nahi dut; Udalekin zintzotasunez elkarlanean arituko dena, zein alderdik gobernatzen duen begiratzen ez duena?, gaineratu du.
?Benetako Foru Aldundia eraiki nahi dut, lehentasun modua enplegua izango duen Aldundia. Pertsonen Diputazioa sortu nahi dut?, esan du.
Trapagaranen izan da Totorika, eta bertan, Metroraino joango den anezka bat martxan jartzea proposatu du.
Bestalde, PSOEko buruzagiak "Donostiarekin konpromisoak hartzera" doazen bitartean, EAJko ordezkariak ?paseatzera? doazela salatu du Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak. ?Gure hirira paseatzera datoz, Donostia euren hiria baino atseginagoa delako?.
PP
Javier Maroto Gasteizko alkate eta PPko zerrendaburuak esan du EAJk, PSEk eta EH Bilduk itun bat ?lantzen? ari direla, jeltzaleek eta sozialistek euren botoak koalizioari eman eta, horrela, EH Bilduk hiriko alkatetza lor dezan.
Marotoren hitzetan, gainerako alderdiek ez dute Gasteizen onerako inongo proposamenik eskaintzen, bere proiektuak ?kopiatzera? mugatzen baitira.
Bestalde, oraindik nori bozkatu erabaki ez duten herritarrei zuzendu zaie gaur Arantza Quiroga EAEko PP presidentea. Alderdi popularrarentzat eskatu du botoa, ?aniztasun gehiago? ekarriko duelako, eta ?edozein tokitakoa izateko? eskubidea bermatzen duelako.
Barakaldon izan da gaur goizean Quiroga. Maiatzaren 24ean, botoa erabakita ez duten pertsonak etxean geratzen badira, Euskadik ?atrapatua? geratzeko arriskua duela ohartarazi du.
AHAL DUGU
Miguel Urban Podemoseko eurodiputatuak salatu duenez, EAJk eta PPk erraztasuna dute ?azpiegitura erabilezinak? egiterako orduan akordioetara heltzeko, ?euren poltsikoentzat onuragarri izaten baitira?. Bilbon izan da Miguel Urban, eta bertan AHTren aurkako jarrera adierazi du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa