Kataluniako Hauteskundeak
Erreakzioak
Erredakzioa
ERCren egoitzan eginiko agerraldian, Junqueras "pozik" agertu da bere alderdiak "lortutako aurrerakadarekin".
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Oriol Junqueras ERCko hautagaiak "disimulatzeko zaila den zoriontasuna" erakutsi du Kataluniako hauteskundeetan lortutako emaitzen ondorioz. Dena den, "herrialdearen eta bere herritarren egoerak" kezkatu egiten duela nabarmendu du.
21 diputaturekin Kataluniako bigarren alderdia bihurtu ondoren, ERCren egoitzan eginiko agerraldian, Junqueras "pozik" agertu da bere alderdiak "lortutako aurrerakadarekin".
Dena den, "sentimendu hori umiltasunarekin, ardurarekin eta anbizioarekin helarazi nahi dut", gaineratu du.
ERCren presidentearen arabera, "prosezu nazionala indartuta irten da hauteskundeetan", herritarrek soberanismoan eta independentismoan zehatzagoak izan diren alderdiengan kofiantza handiagoa izan dutelako, beste alderdien aurretik.
"Ardurak eskatzen duen mailan"
"Hauteskundeen emaitzak ikusita -esan duenez- herrialde honetako zentro-ezkerreko esparrua berregituratu da"; bide batez, pozik agertu da ERC bosgarren postutik abiatu zelako hasieran eta bigarren bukatu duelako.
Oriol Junquerasen iritziz, argi geratu da Kataluniako hautesleek "subiranotasunaren eta independentismoaren alde" egin dutela, eta autodeterminazio-erreferendumaren aldekoek gehiengo zabala dutela Kataluniako Parlamentuan.
Halaber, ERCko presidenteak "ardurak eskatzen duen maila" emango duela promestu du, eta "herriak behar duen erantzuna emango duela". Ondorioz, akordioak lortzen saiatuko dela iragarri du, aniztasuna errespetatuta.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa