Kataluniako Hauteskundeak
Erreakzioak
Erredakzioa
Mas CIUko agintarien artean agertu da jarraitzaileen eta hedabideen aurreko agerraldian. Gaurko partehartze "oso altua" azpimarratu du.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Artur Masek espero zuen gehiengoa lortu ez duela onartu du, baina ez da hauteskundeak aurreratzeaz damutu, "azken hilabeteetan kaleetan bizi izandako mobilizazioak hautestontzietara pasatu behar zirelako".
CIUko hauteskunde egoitzan, eta bere alderdikideez inguratuta, Masek Generalitateko presidentzia hartuko duela adierazi du, eta legengintzaldi hasieran alderdien arteko hausnarketa-epe bat zabaldu beharko dela onartu du, CIUk alderdi guztien laguntza beharko duelako eguneroko lana aurrera ateratzeko. Horrez gain, gaurko partehartze "oso altua" nabarmendu du.
"Hauteskundeak aurreratzearena erabaki ona izan da. Alderdi batzuei beste batzuei baino hobeago joateaz aparte, oso garrantzitsua zen herrialde bezala non geunden jakitea", esan du CIUko buruzagiak.
"Ardura partekatzea"
Kataluniako presidenteak CiUk bigarren alderdi politikoaren ordezkarien bikoitza duela azpimarratu du, nahi eta 2010eko hauteskundeekin alderatuta 12 eserleku galdu dituzten: "Horren ondorio garbia du, ez baitago CiU kanpoan utzita gobernatzerik".
Hala ere, beste alderdiek "ardura partekatu" beharko dutela gaineratu du Masek, baina alderdi horiek zeintzuk diren zehaztu gabe, bestela, bere iritziz, herria "gobernaezina" izango da.
"Batzen eta kentzen jakin"
Suberanismoari dagokionez, Masek ziurtatu du Parlament-en "ez ohiko gehiengoa" lortzen lan egin behar dutela, berezko Estatuaren alde.
"Irakurketa oso baikorra egiten dutenek kontuz ibili beharko dira, batzen eta kentzen jakin behar dutelako, eta agerikoa da erabakitzeko eskubidearen alde dauden alderdiek gehiengoa lortu dutela", azpimarratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa