Kataluniako Hauteskundeak
A-25
Erredakzioa
Artur Masek katalanei “askatasunaren eraikitzaileak” bihurtzea eskatu die etorkizuneko belaunaldiei begira, 18.000 pertsona bildu dituen hitzaldian.
Artur Mas CiUko hautagaia eta Josep Antoni Duran Lleida alderdiko idazkari nagusia. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako alderdiek ostiral gauean eman diote amaiera Parlamenturako hauteskundeetako kanpainari. Besteak beste, hautestontzietara joateko beharra nabarmendu dute, datorren belaunaldietan eragin handia izan dezaketen hauteskundeen garrantzia dela eta.
Independentziaren eztabaida ardatz izan duen kanpainaren mitinak baino lehen, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak esan du alderdi batzuetara "zentzutasuna eta sen ona" itzultzea espero duela, hala izan ezean, etorkizunean "gauzak zailak izango direlako".
Bestalde, Artur Mas Generalitateko presidenteak eta CiUko hautagaiak katalanei "askatasunaren eraikitzaileak" bihurtzea eskatu die etorkizuneko belaunaldiei begira, 18.000 pertsona bildu dituen hitzaldian, alderdiaren datuen arabera.
Masek azken 300 urteotan Katalunia babesteko borrokatu duten pertsonak ekarri ditu gogora, eta "etorkizuneko jendeak gaurko pertsonetan ditu Katalunia aske baten eraikitzaileak", gaineratu du.
Pere Navarro PSCko hautagaiak botoa eskatu du, datorren legealdian bere alderdia "aukera indartsuena" izateko, Gobernutik edo oposiziotik.
"CiU bozkatzen dutenek argi izan dezatela murrizketak eta independentzia bozkatzen dutela, eta PPCri botoa ematen dietenek zentralismoari eta murrizketa gehiagori emango diete botoa. Kataluniak aukera bat behar du ezkerretik, eta hori PSC da", nabarmendu du Navarrok.
Alicia Sanchez-Camacho PPCko hautagaiak PSC, CiU eta Ciutatadanseko hautetsie deia egin die, Espainiarekin hautsi ez dutenei bereziki, eta igandetik aurrera PPCrengan konfiantza izateko eskatu die.
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak CiUko ustezko ustelkeria aipatu du, hauteskunde kanpaina amaitzeko. "Katalanek ez dituzte Suitzan kontuak izatea gauza normaltzat hartzen duten gobernadoreak", adierazi du.
Joan Herrera ICV-EUiA alderdiko hautagaiak boto "askea" eskatu du, Katalunian etorkizuna erabakitzeko, "herrialde eta herritar moduan", eta ezkerreko aukera "sendo" bat eraikitzeko, "eskuin lotsagabeari aurre egiten diona".
Oriol Junqueras ERCko hautagaiak botoa eskatu du, CiU "baldintzatu" ahal izateko emaitza onak lortzeko, azken alderdi horri "hankak dardaraz" jartzen zaizkionean independentziaren proiektuari buruz hitz egitean.
Albert Rivera Ciutadanseko hautagaiak hauteskunde kanpainaren itxieran azaldu duenez,"iraulkatze demokratikoa" nahi du azaroaren 25eko hauteskundeetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa