Kataluniako Hauteskundeak
Azaroak 25
Erredakzioa
Esandakoa larunbata baino lehen argitzen ez badu, Kataluniako nazionalistek erantzukizun politikoa eskatuko dute, Artur Masek Suitzan hainbat kontu korronte dituela aditzera eman baitzuen.
Informazio gehiago (1)
Artur Mas Kataluniako presidentegaiaz iradokitakoa larunbata baino lehen argitzeko eskatu dio CiU alderdiak Cristobal Montoro Ogasun ministroari. Azalpenik ematen ez badu erantzukizun politikoa eskatuko dutela iragarri dute Kataluniako nazionalistek.
Generalitateko presidenteak Suitzan hainbat kontu korronte zituela iradoki zuen Cristobal Montorok, asteazken honetan.
Jordi Jane diputatuak kazetarien aurrean hitz egin du Diputatuen Kongresuan, Montorok esandako hitzak gaitzesteko; izan ere, ministroak azalpenak ematera deitu zituen “Suitzan kontu korronteak dituztenak”.
Kataluniako nazionalisten iritziz, Montororen hitzak “larriak” dira, eta, horregatik, bere hitzak publikoki zuzendu beharko lituzke. Janeren iritziz, Diputatuen Kongresuan hitz egin beharko luke ministroak, baina, Ogasuneko Komisioak ostirala baino lehen Montoro ez deitzea erabaki duenez, “ondo deritzon tokian” hitz egiteko eskatu dio.
Gaiaz dakiena argitzeko eskatu dio Jordi Janek Ogasun ministroari.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa