Kataluniako Hauteskundeak
PROFILA
Erredakzioa
Riveraren ustez, “CIUk proposatutako independentziak ez du etorkizunik, eta, “horrela jarraitzen badu, Ibarretxe katalana bihurtuko da Artur Mas”.
Albert Rivera (C’s): Nazionalismo guztien aurkaria. Irudia: EFE
Ciutadanseko hautagaia, Albert Rivera, Bartzelonan jaio zen, 1979.urtean. “Nazionalismo mota guztien aurkari” bezala aurkeztu du bere burua, eta “hautesle ez-nazionalista guztiak” mobilizatu nahi ditu, “CIUren asmoak geldiarazteko”.
Zuzenbide karrera eta Zuzenbide Konstituzionaleko graduondoko ikasketak ere egin ditu. Gaztea zenetik erakarri du politikak, eta, Estatu osoan, hainbat debatetan parte hartu du; mota honetako ekimenetan parte hartzeak komunikatzeko eta hizkuntza erabiltzeko gaitasunak eman dizkio.
2006. urtean, Ciutadans alderdia sortu zuen, eta Kataluniako Parlamenturako hautagaia izan zen, urte berean. Hauteskunde horietako karteletan, Rivera erabat biluzik agertzen zen. Alderdiak hiru eserleku lortu zituen Kataluniako Parlamentuan.
“Katalana izan zaitezke, baina ez nazionalista”
Rivera Katalunia burujabearen aurkaria izan da beti, eta “CIUren asmoek” etorkizunik ez dutela adierazi du; “Horrela jarraitzen badu, Artur Mas Ibarretxe katalana bihurtuko da”. Bere alderdiaren oinarrietako bat “nazionalismo mota guztien” aurka joatea da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa