19:03

Kataluniako Hauteskundeak

Profila

Pere Navarro (PSC): Estatu federalaren defendatzailea

Erredakzioa

"Estatu federala politikoki egonkorrena, ekonomikoki argiena eta sozialki bidezkoena dela" adierazi du PSCko lehendakarigaiak.

  • Pere Navarro hautagai sozialista.

    Pere Navarro hautagai sozialista. Aegazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako alderdi sozialistak, Pere Navarro i Morera aukeratu du hauteskundeetarako hautagai modura. Navarro Terrassan jaio zen eta bertako alkatea da orain. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Biologia ikasketak burutu ditu.

Alkatetzara iritsi baino lehen, Hirigintzako eta Herritar eta Gazte Partaidetzako zinegotzia izan zen. Urte batzuk geroago, Kultura eta Elkartasun eta Lankidetza Internazionaleko zinegotzi izan zen ere. Dena den, 2002.urtean izan zen Terrassako alkatetza hartu zuenean; hiru legegintzaldiz aritu da alkate modura.

"Aukerarik zentzudunena"

Navarrok "estatu federal bat" defendatuko du eta alderdi sozialista "aukerarik zentzudunena" dela dio. PSCko lehendakarigaiak, "estatu federala politikoki egonkorrena, ekonomikoki argiena eta sozialki bidezkoena dela" adierazi du.

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoari begira, "aberastasun handien gaineko zergak igoko dituztela" dio eta laguntza sozial gehiago bideratuko dituztela gaur egun langabezian daudenentzat.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena