17:49

Kataluniako Hauteskundeak

Profila

Sanchez-Camacho (PP): Kataluniako subiranotasunaren aurkaria

Erredakzioa

Subiranotasunaren eztabaida mahai gainean dagoela, presidentegaiak independentziaren kostuez jakinarazi ez izana aurpegiratu dio Artur Mas CIUko presidenteari.

  • Alicia Sanchez-Camacho PPko hautagaia

    Alicia Sanchez-Camacho PPko hautagaia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alicia Sanchez-Camacho Perez (Bartzelona, 1967) izango da Kataluniako Partido Popularrak aurtengo hauteskundeetarako aukeratu duen hautagaia. Sanchez-Camachok Artur Masek ordezkatzen duen subiranotasunaren aurkaria izango dela ziurtatu du.

Kataluniako PPko presidenteak, Zuzenbidean lizentziatuta egoteaz gain, administrazio publikoko master bat du eta ordezko epailea da. Bere ibilbide politikoa Bartzelonako zirkunskripziotik diputatu autonomiko bezala aukeratu zutenean hasi zen. Horrez gain, Formazio zuzendariorde, Lan arloko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalaren zuzendari, Amerikako Estatu Batuetako enbaxadako Lan-kontseilari eta Amerikar Estatuen Erakundeko naziarteko ordezkaria izan da.

Gaur egun, alderdi popularreko Lan eta Inmigrazio arloko ordezkaria da Parlamentuan, eta batzordekide gisa dihardu Barne Ministerioko eta Autonomia Erkidegoetako batzordeetan.

Lehentasuna: defizit arazoa

Subiranotasunaren eztabaida mahai gainean dagoela, PPko hautagaiak independentziaren kostuez jakinarazi ez izana aurpegiratu dio Artur Mas CIUko presidenteari. "CIUk mozorroa kendu du, eta ERCtik (Esquerra Republicana de Catalunya) lehengo CIUtik baino gertuago dagoela erakutsi du", gaineratu du.

Krisiari dagokionez, lehentasuna Kataluniak daukan defizit arazoa konpontzea izango dela nabarmendu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena