12:36

Kataluniako Hauteskundeak

A25

Independentzia protagonista, Kataluniako hauteskunde-kanpainan

Erredakzioa

Hori izango da kanpainako gai nagusia, krisiaren gainetik. Artur Mas presidenteak hauteskundeak aurreratu zituen, Mariano Rajoyren Gobernuak itun fiskala negoziatzeari uko egin ondoren.

  • CiUren, PSCren, PPren eta ERCren hautagaiak.

    CiUren, PSCren, PPren eta ERCren hautagaiak. Argazkia: Hainbat iturri

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasi da ostiral gauerdian, eta, lehenengo aldiz, independentismoa izango da protagonista joera guztietako alderdien artean, krisiaren gainetik.

Artur Mas presidenteak aurreratu zituen hauteskundeak, Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak itun fiskala negoziatzeari uko egin ostean. Finantziatzio berriaren proposamena Parlamentuan onartu zuten CiUk, ICV-EUiAk eta ERCk; eta puntu batzuetan PSCren babesa ere jasi zuen.

Bartzelonan Diada egunaren harira egindako manifestazio jendetsuaren ondoren, Mas Rajoyrekin bildu zen eta itun fiskala onartzeko eskatu zion Kataluniak Estatuaren barruan tokia izan zezan: Rajoyk uko egin zionenez, Masek "Estatu egiturak" eskatu zituen Kataluniarentzat, EBren eta euroaren barruan.

CiUk Masen irudian eta Kataluniaren burujabetasunean zentratuko du kanpaina. Kataluniak beste estatu bat izan behar du Europaren barruan, haien iritziz.

Helburu nagusia gehiengo osoa lortzea izango da, eta horretarako, Masek kataluniar guztien botoa eskatu du, Rajoyrekin negoziatzeko indar handia behar duela argudiatuta.

PSCk, berriz, hautagai berria aurkeztuko du, Pere Navarro. Sozialistek historiako emaitza txarrenak lortu zituzten aurreko hauteskundeetan, 28 diputatu, baina aurtengo bozetan emaitza are kaxkarragoa jaso dezaketela aurreikusi dute inkestek.

PPri dagokionez, Alicia Sanchez Camacho hautagaiak egungo egitura autonomikoa defendatuko du; baina Espainiako Gobernuak egindako murrizketen eraginez, badirudi PPk ere babesa galduko duela.

C's-k (Ciutadans), berriz, egungo ordezkari kopurua (hiru diputatu) bikoiztu lezake, elebitasuna eta konstituzionalismoa aldarrikatuz.

Badirudi Diadaren espirituak indarra emango diola ERCri. Hala ere, ez dute hautagaitza independentista bateratua aurkeztea lortu, baina aurreikuspen onak ditu Oriol Junqueras hautagaiak, 2010ean alderdia berritu eta gero.

ICV-EUiAk aurreko hauteskundeetako emaitzak hobetzea espero du, eta erabakitzeko eskubidean oinarrituko du bere diskurtsoa. Era berean, doiketa neurrien kontra agertuko da, eta independentistak eta PSCrekin haserre dauden boto-emaileak erakarri nahiko ditu.

Alderdi txikiei dagokienez, ikusteko dago SI alderdiak aurreko hauteskundeetako emaitza berdinduko ote duen Joan Laporta Bartzelona futbol taldeko presidente ohiarekin harremanak eten ondoren. CUP independentistek eta PxC-k ordezkaririk izango duten ere, zalantzan dago.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena