Kataluniako Hauteskundeak
Junts pel Si
Agentziak | Erredakzioa
Junquerasen ustez, ''gehiengo nahikoa'' dago aurrera egiteko, eta Raül Romevak uste du dikea apurtu egin dela eta ez dagoela beste aukerarik.
Informazio gehiago (1)
Artur Mas Generalitateko presidentearen hitzetan, ''baiezkoak eta demokraziak'' irabazi dituzte hauteskundeak. Masen aburuz, hauteskundeek ''legitimitate handia'' eman diote Junts pel Si alderdiari independentziaren aldeko proiektuarekin jarraitzeko.
Horri lotuta, Katalunian ''kohesioaz'' eta Espainiarekiko ''adiskidetasunaz'' aritzea agindu du. ''Gaur garaipen bikoitza dugu. Baiezkoak irabazi du, baina demokraziak ere irabazi du, eta hori garrantzitsua da'', esan du Masek, emaitzak jakin ostean egin duen agerraldian.
Hitzaldi horretan, gainera, ez dela ''motelduko'' agindu du. Generalitateko presidenteak azpimarratu du baieztatu egin dela hauteskundeen izaera plebiszitarioa. ''Lan handia dugu aurretik'', adierazi du.
Junquerasek ''gehiengo nahikoa'' ikusten du
Oriol Junqueras ERCko burua Junts pel Si zerrendako bosgarrenak esan du baiezkoak irabazi duela ''bai eserlekutan eta baita botoetan ere'', eta, ondorioz, ''aginte argia'' lortu dutela prozesuarekin aurrera egiteko eta Kataluniaren independentzia lortzeko. ‘’Gau honetan irribarre batekin eta bihar erantzukizunez, gure historiaren pasarte handienetako bat ari gara idazten’’, gaineratu du.
Romeva: ''Ez dago beste aukerarik; dikea apurtu egin da''
Raül Romeva Junts pel Si hautagaitzako buruaren esanetan, independentismoak ''agindu demokratikoa'' lortu du, eta, beraz, "ez dago beste aukerarik''; ''dikea apurtu egin da'', gaineratu du. ''Inork ezin du esan orain ez daukagula legitimitaterik aurreikusita zegoena egiteko'', adierazi du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa