Kataluniako Hauteskundeak
CISen inkesta
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako hauteskundeei begira CIS inkesta etxeak egindako galdeketaren arabera, 68-69 eserleku izango dituzte (gehiengo osoa baino bat gehiago). C's izango da bigarren indarra.
Informazio gehiago (1)
Junts pel Si Kataluniako independentziaren aldeko zerrenda bateratuak irabaziko ditu irailaren 27ko hauteskundeak botoen % 32 eta 60-61 eserleku lortuta, CIS inkesta etxeak egindako galdeketaren arabera. Gehiengo osotik zortzi eserlekura geratuko da, horrenbestez, hautagaitza, eta CUPen babesa beharko du (zortzi ordezkari) gehiengo absolutua erdiesteko.
Galdeketa hauteskunde kanpainaren ataritan kaleratu du Espainiako Ikerketa Soziologikoaren Zentroak (CIS, gazteleraz), gauerdian hasiko baita inoizko garrantzi handiena hartu duen "borroka politikoa".
Eserleku estimazio horren arabera, Ciudadans izango da bigarren indar (19-20 diputatu), Catalunya Si que es Pot ezkerreko hautagaitzari aurrea hartuta (18-19).
PSCk atzera egingo du, eta laugarren indarra izango da Parlamentuan (16-17 ordezkari); PP, bosgarren (12-13). CUPek zortzi ordezkari lortuko ditu, betiere CISen arabera, eta gehiengo osorako giltzarri izango da. Unio Parlamentutik kanpo geratuko da. CUP,
Boto-asmoari buruz itaunduta, Junts pel Siren alde bozkatuko dutela esan dute galdetutakoen % 32, 2k. % 8,8k Ciudadans bozkatuko dute eta Catalunya Si que es Potk botoen % 8,6 eskuratuko du. Ondoren, PSC (% 7,4), CUP (% 5,6) eta Alderdi Popularra (% 3,9) dira bozkatuenak, hurrenez hurren. Uniok botoen % 1 eskuratuko du, betiere CISen arabera.
CIS etxeko soziologoek egindako kalkuluen arabera, Junts pel Sik botoen % 38,1 jasoko du, atzetik C's (% 14,8) duela. Hirugarren indar bozkatuena (% 3,9) izango da Catalunya Si que es Pot plataforma; PSC, laugarren (% 12,2); PP, bosgarren (% 9,4), CUP eta Unio atzetik dituztela (% 5,9 eta %1,5, hurrenez hurren).
Aipatzekoa da galdetutakoen % 26k ez dakitela nori emango dion botoa.
ngo dion botoa.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa