Kataluniako Hauteskundeak
Hauteskundeak Katalunian
Agentziak | Erredakzioa
“Bakoitza bere eginbeharra bete behar du; Indar Armatuek, gobernariek eta gobernatuek”, azpimarratu du Defentsa ministroak. Indar Armatuek euren papera zehatz ezagutzen dutela erantsi du.
Pedro Morenes Defentsa ministroa Senatuan. Argazkia: EFE
Pedro Morenes Defentsa ministroak ziurtatu duenez, “mundua guztiak bere zeregina betez gero” Indar Armatuek ez dute Kataluniako prozesu soberanistan esku hartzerik izango.
“Mundu guztiak eginbeharrekoa betetzen baldin badu, zu planteatzen ari zaren ekintza beharrezkoa izango ez dela ziurtatzen dizut”, adierazi du Defentsa ministroak RNEn. Katalunian aldebakarreko independentzia aldarrikapena izatekotan Indar Armatuek joka dezaketen paperaz galdetu diote Morenesi elkarrizketa batean.
Indar Armatuek euren papera zehatz ezagutzen dutela erantzun du Morenesek. Indar Armatuak “guztiz demokratikoak” direla eta “Zuzenbidezko Estatuari loturik” daudela azaldu du ministroak, erakunde eta pertsona guztiak bezalaxe. “Betebeharrak legeetan jasota dituzte eta zehatz beteko dituzte”, ziurtatu du Morenesek.
Gainera, Zuzenbidezko Estatuan bakoitzak erantzukizun bat duela goraipatu du ministroak. Zentzu horretan, Espainiako eta Kataluniako gobernariek Konstituzioa bete eta betearaztea zin egin dutela gogorarazi du Morenesek. “Bakoitzak bere eginbeharrarekin bete behar du, Indar Armatuek, gobernariek eta gobernatuek”, gaineratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa