17:42

Kataluniako Hauteskundeak

Irailaren 27an

Albiol: 'Inork ez du independentzia aldarrikatuko Katalunian'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kataluniako hauteskundeetarako Alderdi Popularreko hautagaiak esan du katalan zein espainiar sentitzen diren pertsona guztiei irekitako proiektu transbertsala defendatuko duela.

  • Xavier Garcia Albiol (PPC). Artxiboko irudia: EFE

    Xavier Garcia Albiol (PPC). Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xavier Garcia Albiol Kataluniako hauteskundeetarako Alderdi Popularreko hautagaiak adierazi duenez, "inork ez du independentzia aldarrikatuko Katalunian" irailaren 27ko hauteskundeak igaro ondoren. Horren ustez, aipaturiko hauteskundeak Kataluniaren historiako garrantzitsuenak izango dira.

Madrilgo Autonomia Erkidegoko PPko alkateen topaketa egin dute gaur Madrilen, eta, besteak beste, Cristina Cifuentes Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentea eta Andrea Levy Alderdi Popularreko Programa eta Ikasketa idazkariordea izan dira.

"Inork ez du Kataluniaren independentzia aldarrikatuko, baina Katalunia estatu espainiarretik bereizi nahi duten horiek min handia egin dezakete, eta, hori dela eta, beharrezkoa da proiektu bat egotea; proiektu hori da PPren siglen baitan nik defendatzen dudana", gaineratu du.

Albiolen esanetan, katalan zein espainiar sentitzen diren pertsona guztiei irekitako proiektu transbertsala da berea.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena