Kataluniako Hauteskundeak
I27-ko hauteskundeak
agentziak | erredakzioa
Kantagile kataluniarra independentziaren eta ezkerreko politikak ezartzearen alde agertu da azken aldian.
Lluis Llach Kataluniako abeslaria. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Lluis Llach kantagilea izango da Junts pel Si zerrenda independentistaren buru Gironan irailaren 27ko hauteskundeetan, hautagaitzako iturriek jakitera eman dutenez.
Frankismoaren kontrako borrokaren ikur bilakatu zen L?estaca abestiari esker, eta azkenaldian ezagunak dira independentziaren eta ezkerreko politikak ezartzearen alde egin dituen adierazpenak.
'Nova Canço' deritzon mugimenduaren gidaietako bat izan zen, eta frankismoaren jazarpenaren ondorioz, Parisera joan behar izan zuen bizitzera 70eko hamarkadan.
30 diskotik gora kaleratu dituen artista Vergesen jaio zen, Gironan, eta azken urteotan Senegalen ere denbora asko pasatzen badu ere, sekula ez du Kataluniako herri horrekiko lotura galdu. Senegalen bere izeneko fundazio bat kudeatzen du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa