Kataluniako Hauteskundeak
Irailak 27
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Artur Masen zerrenda bateratuaren alternatiba gisa aurkeztu dute. ICV, EUiA eta Podemos alderdiek osatuko dute, baina aurrerago alderdi gehiago batzea espero dute.
'Catalunya sí que es pot' hautagaitza aurkeztu dute. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
"Catalunya, Sí que es Pot" hautagaitza aurkeztu dute igande honetan Bartzelonan, Kataluniako irailaren 27ko hauteskundeei begira. ICV, EUiA eta Podemos alderdiek osatuko dute zerrenda eta "subiranotasun betearen" defendatzaile gisa agertu dira gizarte, nazio zein demokrazia alorretan.
Bartzelonako Sant Andreu auzoko Fabra y Coats lantegi zaharrean egindako prentsaurrekoan, "Catalunya, Sí que es Pot" hautagaitza eta "Katalunaiko aldaketa sozialaren eta politikoaren aldeko adierazpena" aurkeztu dute ICVko Dolors Camats eta Joan Herrera, EUiAko Joan Josep Nuet eta Podemoseko Gemma Ubasart kideek.
Dolors Camatsek azaldu du "Catalunya, Sí que es Pot" "hasiera" bat dela eta ateak irekita dituela etorkizunean alderdi gehiago bertara batu daitezen, besteak beste, Proces Constituient.
ICVko buruzagiaren hitzetan, gaur aurkeztu duten hautagaitzaren aurrean "jarraipena dago", hots, "lau urtean murrizketak egin dituztenak, lehen postuan dagoena dagoela" -zuzenean aipamenik egin ez badio ere, Raul Romeva ICVko kide ohia buru izango duen zerrenda bateratuari egin nahi izan dio aipamena-.
Masen zerrenda bateratuaren alternatiba gisa aurkeztu dute beren burua. Halaber, hautagaitzaren sorrerako manifestuan irakur daitekeenez, Kataluniako Errepublikaren alde daude.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa