08:43

Kataluniako Hauteskundeak

Inbestidura saioa

Artur Mas Generalitateko presidente izendatu dute berriz

Erredakzioa

ERCren babesari esker, 71 boto lortu ditu guztira, gehiengo absolutua baino 3 gehiago. Gobernu berria osatuko duten izen guztiak itxi gabe daudela iragarri du Masek.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Generalitateko presidente izendatu dute berriz ere ostiral honetan, ERCren babesarekin. Guztira 71 boto (gehiengo absolutua baino 3 gehiago) jaso ditu Kataluniako Parlamentuan egin duten inbestidura saioan.

Astelehenean hartuko du kargua Masek, Generalitateko jauregian, eta litekeena da ostegunean, abenduak 27, Gobernu berria eratzea.

CiUk eta ERC adostutako gobernu akordioaren ondoren, bi alderdien botoak jaso ditu gaurkoan Artur Masek. Gainontzeko talde politikoek kontrako botoa eman dute (guztira 63 boto kontra).

Parlamentutik irtetean, ''une historiko honetako erantzukizuna'' bere gain hartzen duela esan du Masek , eta ''oso adi'' egongo dela ''uneko egoeretara''.

ERCrekin lortutako gobernu akordioa ''sendoa'' izango dela uste du Kataluniako presidente berriak, baina, hala ere, beste alderdi batzuekin lanean aritzeko esperantza ere baduela gaineratu du.

Halaber, oraindik Kataluniako Gobernu berria osatuko duten izen guztiak itxi gabe daudela iragarri du.

Núria de Gispert Parlamentuko presidenteak gaur arratsaldean bertan jakinaraziko dio izendapena erregeari, mezu elektroniko bidez.

''Horma zeharkaezina''

horretan, Masek legeak eta Konstituzioa "horma zeharkaezina" izango balira bezala ez erabiltzea eskatu dio Alicia Sanchez Camacho lurraldeko PPko buruari.

Kataluniako Gobernuko presidentearen inbestidura saioko bigarren egunean, Masek hauteslekuek agertutako borondatea ez errespetatzea egotzi dio PPri. Izan ere, hauteskundeetan, herritar gehienak erabakitzeko eskubidearen alde agertu direla argudiatu du.

Horren esanetan, Kataluniak Estatu propioa izateari uko egingo dio PP Espainiako Estatua ez existitzea babesten hasten denean.

"Kataluniako Parlamentuan erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo argia dago", aldarrikatu du Masek. Horrenbestez, ERCrekin 2014. urterako adostutako kontsulta independentista galarazten saiatuko den galdegin dio Sanchez Camachori.

PPC

Alicia Sanchez-Camachoren ustez, ERCk CiU "irentsiko" du Artur Mas kontsulta gauzatzeko gai ez bada.

Buruzagi popularraren ustez, hanka-sartzea da CiU "ERCren menpe" jartzea, aliantza horrek kale egingo baitu "egunerokoan". Horrenbestez, bi alderdien arteko akordioak legegintzaldiari "epe muga" jarriko diola ohartarazi du.

ICV

Joan Herrera ICV-EuiAko bozeramaileak errefusatu egin du CiU-ERC akordioarekin bat egitea, "zorroztasun basatiaren aurka" daudelako.

Buruzago ekosozialistak erabakitzeko eskubidearen inguruko "akordio nazionala" eskatu du, eta CiUk eta ERCk hori bere egin izana deitoratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena