Kataluniako Hauteskundeak
Katalunia
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko buruak gobernagarritasun akordioa itxi dute, eta gaur eguerdian azalpen gehiago emango dituzte, akordioa sinatu ostean.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak eta CiUko liderrak eta Oriol Junqueras ERCko buruak gobernagarritasun akordioa itxi dute, negoziaketaren berri izan duten iturriek azaldu dutenez. Ondorioz, autodeterminazio kontsulta 2014an deitzea adostu dute, arrazoi justifikatuengatik bi aldeak ados jarrita atzeratzeko aukerarekin.
Junquerasek Generalitatetik irtetean azaldu duenez, akordioak Kataluniako lege berri bat onartzea dakar, 2014an kontsulta independentista gauzatzea helburu izanda.
Akordioa asteazkenean eszenaratuko dute, 12:00etan, Parlamentuan, Bozeramaileen Batzordea biltzen den lekuan. Ostegunerako eta ostiralerako inbestiduraren osoko bilkura deituko dute bertan, horrek Masi Gobernuaren buru izaten jarraitzea ahalbidetuko dio.
Bilera amaitzean, Oriol Junquerasek honako hau esan du: "Bilera oso ondo joan da, lehengo astean baino gehiago egin dugu aurrera; termino orokorretan akordioa dago, eta akordio orokorra dago galdeketaren inguruan, bertan baikenituen zailtasun gehienak, ondorioz, bilera oso baikorra izan da".
"Halere, oraindik zintzilik dauden gauzak badira, baina ziur bihar goizean irtenbidea jarriko diegula, eta, ondorioz, Gobernuan egonkortasun akordioa izango da; Gobernu egonkorra izango da, indartsua, hori baita Kataluniak uneotan behar duena".
ERCko buruaren hitzetan, herritarrek Kataluniaren etorkizunari buruzko iritzia emateko kontsulta "bermatuta" egongo da akordioan, eta "aldaketak izango dira politika ekonomikoetan eta sozialetan, horiek "ezinbestekoak" direlako.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa