Kataluniako Hauteskundeak
Katalunia
Erredakzioa
Boto gehien lortu dituen alderdia izango litzateke gobernuko burua, eta ''nahiago'' dute jarduneko presidentea bertan ez egotea. Bitartean, akordioa lantzen jarraitzen dute CiUk eta ERCk.
Pere Navarro PSCko idazkari nagusia
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Katalunian ''batasun nazionaleko'' gobernua eratzea proposatu Pere Navarro PSCko idazkari nagusiak astelehen honetan. Hala, boto gehien lortu dituen alderdia izango litzateke gobernu horren burua, sozialisten proposamenaren arabera, eta, ''hobe'' Artur Mas jarduneko presidente kanpoan utzita.
"Katalunia bizi dugu egoera honetara eraman duen pertsona bat dago. Askotan esan izan dugu baldintza arruntetan Artur Masek dimisioa emana behar zuela'', esan du Navarrok, prentsaurrekoan.
Lau orrialdeko dokumentua aurkeztu dute Kataluniako sozialistek, eta, bertan, ''batasun nazionaleko'' gobernu hori ''ahalik eta adostasun handienarekin aukeratutako izen handiko pertsonek'' osatu behar dutela azpimarratu dute, ''sail ezberdinak alderdien artean banatu gabe''.
Halaber, ''izaera federala izango lukeen Espainiarekiko harreman berria'' eraikitzeko prozesu bat ireki nahi dute sozialistek ''berehala'', Katalunian babes handia lortuta.
CiUk eta ERCk akordioa lantzen jarraitzen dute
Bitartean, bi alderdien arteko akordioa lantzen eta Kataluniako aurrekontuen orekarako legea moldatzeko aukerak aztertzen ari dira CiU eta ERC. Hala, aurreikuspenak beteko ez direla oinarri hartuta, defizit-muga malgutzeko asmoa dute erreforma horrekin.
Halaber, Kataluniako gobernuak jarduteko duen ''tarte txikia'' kontuan izanda, Generalitateak ''biziraupenerako'' aurrekontua onar dezan ERCk eragozpenik jarriko ez duela iragarri du gaur bertan Oriol Amoros ERCko komunikazio idazkariak, betiere 2014an galdeketa deitzeko konpromisoa baldin badago.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa