AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

13:24

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Demokraten Batzarra

Michelle Obamaren jarraitzaile nagusiak

N.GONZALEZ

Barack Obamak eta alabek telebistan jarraitu zuten, Michellek, Charlotten (Ipar Carolina) demokraten batzarrean emandako hitzaldia. Twitterren eman zuen horren berri Obamak, argazki bat partekatuta.

  • Barack Obama alabekin batera Michellen hitzaldia ikusten. Argazkia: Twitter

    Barack Obama alabekin batera Michellen hitzaldia ikusten. Argazkia: Twitter

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obamak berriz ere erakutsi du: emaztearen jarraitzaile nagusia bera da. AEBetako presidenteak Twitter sare sozialean jarraitzaileekin argazki bat partekatu zuen atzo gauean. Barack Obama eta alabak, Malia (14 urte) eta Sasha (11 urte), Michellek Charlotten (Ipar Carolina) demokratak egiten ari diren batzarrean emandako hitzaldia jarraitzen ageri dira bertan. Batzarrean, Barack Obama ofizialki Presidentetzarako hautagai izendatuko dute.

Batzarrera hurbildu ziren ordezkariak hunkitu egin zituen Michelle Obamak. Gaueko izarra izan zen. Michelle Obama emakume hurbila da, horren alde dauden estatubatuarren iritzian, eta senarrak baino oniritzi handiagoa du.

Sare sozialak babes horren isla dira. Hitzaldia eman bitartean, sarea hankaz gora jarri zuen presidentearen emazteak. Michelle Obamaren inguruko txioek 28.000 txio-minutuko maiztasuna izan zuten; Mitt Romneyk Presidentetzarako hautagai izatea onartu zuenean eragindako 15.000 txio-minutuko maiaztasuna ia bikoiztu du Michellek.

Michelle Obama kanpaina demokratan funtsezko pieza bihurtu da.


Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena