AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

22:52

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

CIA-ren txostena

Trumpen ustez, 'irrigarria' da Errusiak lagundu egin ziola pentsatzea

Agentziak | Erredakzioa

Horrenbestez, ukatu egin du 'The Washington Post' egunkariak atzo argitaratutakoa, hots, Errusiak hauteskundeetan esku hartu izana.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente hautetsiak irrigarritzat jo du atzo The Washington Post egunkariak, CIAk ateratako ondorio batzuetan oinarrituta, argitaratutako informazioa; hau da, Errusiak balizko zibererasoak egin zituela Trumpi hauteskundeak irabazten laguntzeko. Horren aburuz, "demokratek" bultzatutako gezur hutsa da, "hauteskundeetako porrota onartu ezinda daudelako".

"Irrigarria dela uste dut. Ez dut sinesten, ez dut sinesten inolaz ere", esan du Trumpek Fox News telebista-katean emandako elkarrizketa batean.

"Nire iritziz, demokratak sustatzen ari dira kontu hau, AEBko historiaren porrot handienetakoa jasan dutelako", gaineratu du.

Horrenbestez, ukatu egin du The Washington Post egunkariak atzo argitaratutakoa; hots, Errusiak AEBko hauteskundeetan esku hartu zuela Trumpek garaipena lortzeko, CIA inteligentzia agentziak ondorioztatu duenez.

"Informazio hori irakurtzen baduzu, nahasmen handia dago, inork ez daki zehatz-mehatz zer gertatu zen. Errusia izan zitekeen, Txina izan zitekeen, bere ohean eserita zegoen norbait izan zitekeen", adierazi du.

", adierazi du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena