AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

01:35

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

AEB

Hauteskunde-kanpainan iragarritako asmoei garrantzia kendu die Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

Hauteskundeak irabazi zituenetik lasaiago hitz egiten du hedabideen aurrean, eta diskurtsoa ere aldatu duela nabari daiteke.

  • Donald Trump, CBSn egindako elkarrizketan. Argazkia: EiTB

    Donald Trump, CBSn egindako elkarrizketan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde-kanpainan zehar Donald Trumpek iragarri zituen aldaketa polemikoenak alde batera utziko dituela dirudi. Izan ere, presidente aukeratuz gero egin nahi zituenei garrantzia kendu die enpresaburuak. Mundu osoan, baina, kezkatuta jarraitzen dute Trumpen Presidentetzak sor ditzakeen ondorioak direla-eta.

Azaroaren 8an AEBko hauteskundeak irabazi zituenetik eta herrialde horretako 45. presidente gisa aukeratu zutenetik, aldaketak nabari daitezke hedabideen aurrean hitz egiteko moduan. Orain lasaiago hitz egiten duela esan daiteke.

Azken urte honetako hauteskunde-kanpainan, jarraitzaile askok “Mexikoko mugan harresia altxatzeko” edota “errefuxiatuen sarrera debekatzeko” eskatu diote hautagai errepublikanoari.

Hauteskundeak irabazitakoan, hedabideekin hitz egiteko modua aldatu du. Hillary Clinton aipatzen duen bakoitzean, esaterako, “pertsona ona” dela eta ez diola minik egin nahi adierazi du Trumpek.

Hauteskundeen aurretik legez kontrako immigrazioa geldiarazteko asmoa zuela azaldu zuen Trumpek. Horretarako, Mexikoko mugan 1.600 kilometroko hesi bat altxatuko zuela hitzeman zuen, eta hesi hori Mexikok ordainduko duela iragarri.

CBS hedabidearekin izandako ordubeteko elkarrizketan, bere diskurtsoa aldatu zuen Trumpek. Bere alderdikideen babesa bilatzeko, diskurtso lasaiagoa erabili zuen, eta aurrekari penalak dituzten bizpahiru milioi etorkinak kanporatzeko neurriak hartuko zituela iragarri. Horrez gain, Mexikoko mugan segurtasun-neurriak indartuko zituela azaldu zuen.

Era berean, dokumentaziorik ez duten zortzi milioi herritarren etorkizunari buruzko erabaki bat hartu aurretik, gainerako hautagaiek hauteskunde-kanpainan esandakoa errepikatu zuen Trumpek. Pertsona horiek ederrak direla ere esan zuen.

Ondorioz, bere agintaldiaren lehen egunetarako iragarri zituen asmo guztiek indarra galdu dutela ematen du. Besteak beste, musulmanen sarrera debekatuko zuela hitzeman zuen Trumpek, haren esanetan, zaila baita egiaztatzea Estatu Islamikoaren ekintzaileak diren ala ez.

Halaber, presidente demokratak deportazioen kontra bultzatutako dekretuak baliogabetu egingo dituela esan zuen Trumpek.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena