AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

10:13

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Errepublikanoa, presidente

Trumpen 10 asmo nagusiak

EFE

Mexikoko mugan harresi bat altxatzea, TPPa baztertzea edota klima aldaketaren borrokaren kontrako diru-laguntzak gutxitzea agindu du, besteak beste.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuko (AEB) hauteskunde kanpaian zehar aldaketa hitz eman du Donald Trumpek. Presidente aukeratzekotan, bere agintaldiaren lehen 100 egunetan egin asmo zituenak aurreratu zituen urrian hautagai errepublikanoak, eta, hala, "Amerika berriro handi" bihurtzeko ("Make America Great Again" izan da bere kanpainako leloa).

Promesen berri emateko AEBn sinbolismo handia duen lekua aukeratu zuen enpresaburuak: Gettysburg (Pennsylvania). 1863an, orduko presidentea zenak, Abraham Lincolnek, bere hitzaldi famatua egin zuen tokia.

Hauexek dira agindutako 10 asmo nagusiak:

1. MEXIKOKO MUGAN HARRESIA ALTXATZEA

Legez kontrako immigrazioa geldiarazteko asmo sendoa azaldu du Trumpek, eta Mexikoko mugan jada hasita dagoen harresia bukatzeko legea bultzatuko duela iragarri du. Dirudunaren hitzetan, "Mexikok ordainduko du".

Lege horrek aurreikusten duenez, euren herrira deportatu ostean AEBra itzultzeko ahalegina egiten dutenei bi urteko kartzela zigorra ezarri ahalko zaie.

2. OBAMAK IMMIGRAZIOAREN INGURUAN BULTZATUTAKOAK BERTAN BEHERA UZTEA

Presidente demokratak deportazioen aurka bultzatutako dekretuak baliogabetuko dituela esan du Trumpek. Besteak beste, AEBra ume zirela heldutako gazteak ("dreamers" deitzen zaie) euren herrietara ez itzultzeko laguntzak ematen dituen plana (2012koa).

2014an, plan hori zabaldu zuen Obamak, baina aurreikusitako neurriak ezin izan ziren indarrean sartu, demokratek ganberetan nahikoa babes ez zutelako.

Protestak etorkinak Trump. EFE

Trumpek ustez bultzatzen duen "pertsona zurien tiraniaren kontra"ko kartela, New Yorken. EFE


3. ERREFUXIATUEN SARRERA DEBEKATZEA

Asilo eskaerak gutxitu nahi ditu Trumpek eta Siria bezalako herrialdeetatik datozen errefuxiatuen sarrera debekatuko duela hitzeman du. Haren aburuz, zaila da egiaztatzea Estatu Islamikoaren ekintzaileak ote direnentz.

 

4. TPP-RI AGUR ESATEA

Urteak eman ditu Barack Obamaren gobernuak TTP delakoa (Lankidetza Transpazifikoa) negoziatzen. Urte hasieran izenpetu zuten AEBk eta Pazifikoko beste 11 herrialdek (tartean daude Australia, Txile, Mexiko, Japonia...), baina AEBko Kongresuak eman behar dio oniritzia.

Trumpen iritzian, estatubatuarren interesen kontra doa TTPa eta atzera botako duela iragarri du. Erabaki honek kolokan jar dezake akordioa, edota AEB merkataritza itunetik kanpo utzi.

 

5. NAFTA BERRIKUSTEA

Duela 20 urte Kanadak, Mexikok eta AEBk sinatutako Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna (NAFTA, ingelesez) berrikusi asmo du errepublikanoak. Trumpen esanetan, langabeziaren eta enpresen itxieraren errudun zuzena da.

 

6. KLIMA ALDAKETAREN KONTRAKO DIRU-LAGUNTZAK GUTXITZEA

Donald Trumpen berbetan, klima aldaketa "mito bat" da, eta orain arte horretara bideratutako dirutza beste proiektu batzuk laguntzeko erabiliko du.

Parisko Itunean adostutako neurri asko ezerezean gera litezke.

2014an, honakoa esan zuen Trumpek klima aldaketaren inguruan:

 

 

7. TXINAREN KONTRAKO NEURRIAK HARTZEA

Trumpek salatu duenez, yuana debaluatzeko Txinak hartutako erabakiak "hondamendia" ekarri dio AEBko ekonomiari. Altxor Publikoko idazkaria Txinara bidaliko duela agindu, eta isunak ezarriko dizkiotela ohartarazi du.

8. AUZITEGI GORENEAN BERE ALDEKO EPAILE BAT IZENDATZEA

Otsailetik, zortzi epaile daude Auzitegi Gorenean, Antonin Scalia epaile kontserbadorea bat-batean hil ostean.

Haren ordezkoa izendatu behar du Trumpek. Egindako promesaren arabera, abortuaren kontrako magistratua proposatuko du.

Donald Trump. EFE

Trump, kanpainako ekitaldi batean. EFE

9. KONGRESUKO KIDEEN AGINTALDIA MUGATZEA

Kongresuko kideek gehienezko agintaldia ezartzearen alde agertu da Trump. Iraultza izango litzateke aldaketa, eta Alderdi Errepublikanoa kontra edukiko luke, ziurrena, presidente berriak.

10. ZERGAK GUTXITZEKO LEGEA ONARTZEA

Klase ertainari zergak gutxitzeko lege-proiektua aurkeztuko duela hitz eman du Trumpek. Haren kalkuluen arabera, horri esker, ekonomia % 4 igoko da eta 25 milioi enplegu sortuko dituzte.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena