AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

06:59

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Biharamuna

65 pertsona atxilotu dituzte New Yorken, Trumpen aurkako protestetan

agentziak | erredakzioa

New York, Washington, Denver, Seattle eta Boston hiriek ere hartu dituzte AEBko presidente berriaren aurkako bilkurak.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidente hautatu eta hurrengo egunera, milaka lagunek herrialdeko hiri nagusietako kaleak hartu dituzte, hauteskundeen emaitzekin ados ez daudela adierazteko.

New Yorkekoa izan da jendetsuena, bertan, gutxienez 5.000 pertsona bildu dira -Poliziaren arabera- Trump Dorrean, "ez da nire presidentea" oihukatuz.

65 pertsona atxilotu dituzte New Yorken desordena publikoa eragitea leporatuta, agintariek esan dutenez.

Filadelfiakoan (Pensilvania) ere jendetza bildu da, han Trump Dorrearen aurrean egin dute bat eta enpresaburuaren aurkako oihuak bota dituzte.

Hiriburuan -Washington- eta Atlantan (Georgia), Bostonen (Massachusetts), Denverren (Coloradon), Austinen (Texas), Portlanden (Oregon), Seattlen (Washington), Los Angelesen, San Frantziskon eta San Diegon ere protestak egin dituzte.

Horietan guztietan Hillary Clintonek Trumpek baino boz gehiago jaso zituen.

Portlanden bildu diren 2.000 lagunek -Poliziaren arabera- zera esan dute: 'KKKri ez (Ku Klux Klan), AEB faxistari ez, Trumpi ez".

Protesta gehienetan istilurik ez bada egon, Oakland (California) ezkerraren eremuan manifestariek barrikadak egin dituzte eta su eman diete. Horrezkero istiluak izan dira Poliziarekin.

Manifestazio gehiago, asteburuan

Aipatutako protesten antolatzaileek martxa gehiago deitu dituzte astebururako, herrialdeko hiri nagusietan.

Gainera, protestariak gaur gauean ere bilduko dira New Yorkeko Union Squaren.

Manifestazioak asteburu osoan zehar egingo dituzte, baina deitzaileek urtarriaren 20an ere Washingotnen protesta egiteko deia egin dute, egun horretan hartuko baitu kargua Trumpek.

Rudy Giuliani New Yorkeko alkate ohiak protestarien aurka egin du, eta "haur negarti mimatuak" direla esan du.

 

 

>

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena