AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

17:38

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

AEB Hauteskundeak

Azken inkesten arabera, Clintonek abantailari eutsiko lioke

Agentziak | Erredakzioa

Trumpek aldea gutxitzea lortu arren, hautagai errepublikarrak ez du botoen %43 gainditzea lortu oraindik inkestetan.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko hauteskundeak egiteko bi egun baino geratzen ez direnean, Hillary Clinton hautagai demokratak 3 eta 5 puntuko aldea ateratzen dio Donald Trump errepublikarrari azken inkestetan.

Orain dela hamar egun inguru Clintonek zuen abantaila txikitu arren, Trumpek ez du oraindik botoen %43 lortu galdeketetan; hortaz, badirudi baieztatzen ari dela enpresaburuak ez dituela botoa erabakitzeke duten hiritarrak erakarri.

Azken inkestetako datuak

"Washington Post" egunkariarentzat eta "ABC News" telebista-katearentzat azaroaren 1etik 4era egindako inkesta baten arabera, Trumpek botoen %43 lortuko luke; Clintonek, ostera, %48. Bestalde, "Politico"k eta Morning Consult aholkularitza-etxeak dio hautagai errepublikanoak bozen %42 eskuratuko lituzkeela eta lider errepublikarrak %40.

Beraz, Trumpek ezin izan du %43ko muga gainditu orain arte. Horrenbestez, emaitzek erakutsi dutenez, jarraitzaile sutsuez eta Clintonen aurka bozkatuko duten hiritarrez gain, beste inork ez du bat egin enpresariaren jarrerarekin.

n jarrerarekin.

n jarrerarekin.

n jarrerarekin.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena