AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

15:19

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Kanpainako azken egunak

Clinton inkestetan garaile, baina gero eta abantaila txikiagoarekin

Agentziak | Erredakzioa

Bi eta lau puntuz goitik da Hillary Clinton Donal Trumpen aurrean, ostiralean argitaratutako inkesten arabera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatuz estatu egindako inkestetan egindako aurreikuspen politiko gehienen arabera, Hillary Clinton hautagai demokratak ez ditu erraztasunez lortuko AEBko hauteskundeak irabazteko beharrezkoak diren 270 hauteskunde botoak.

Donal Trump hautagai errepublikanoak orain arte zegoen tartea murrizten ari da Etxe Zurira heltzeko lasterketan gakoak diren estatuetan egindako azken inkestek adierazten dutenez, batez ere Ipar Karolina, New Hampshire edo Ohion, non inkestak Trumpen aldekoak diren. Pennsylvanian ere Trump Clintonekiko tartea txikiagotzen ari da, eta ostiralean hautagai biak bertan izan ziren ere, jakitun baitira estatu horretako 20 botoak erabakigarriak direla 270 gutxiengo hori eskuratzeko.

Trump bere arerioaren ahuleziak azpimarratu zituen, eta Clintonen "zuhurtzia eza" kritikatu zuen Estatu idazkari zenean bere posta elektronikoak erabiltzeko moduagatik. Horren gaineko polemika berpiztu egin da FBIk egindako azken ikerketengatik.

Bere aldetik, Clintonek bere ohiko gidoiari eutsi zion, eta bere eskarmentua eta inklusioaren aldeko mintzaldia erabili zituen, Etxe Zurian aukera berdintasun eta oparotasun ekonomiko gehiago egongo dela baieztatzeko.

Obama presidenteak, berriz, Ipar Carolinan emandako hitzaldi batean, Trumpen curriculuma gaitzesteaz gain, Trumpi leporatu zion guraso guztiek beren seme-alabei erakusten dizkieten baloreak "bortxatu" egiten dituela.

Hedabideek inkestak

Hillary Clinton hautagai demokrata inkesten buru azaltzen da Donald Trumpen aurrean, bi eta lau puntuko aldearekin ostiralean argitaratutako azken inkesten arabera.

Fox News-en inkestak jasotzen duenez, Clintonek bozen % 45eko babesa lortuko luke; Trumpek, aldiz, % 43koa. Duela astebete hiru puntukoa zen bien artekoa aldea, hedabide beraren esanetan.

McClatchy-Marist iritzi-institutuaren inkestak ere bi puntuko aldea adierazten du, baina oraingoan Clintoni % 46ko babesa emanez, eta Trumpi % 44koa.

Bien arteko alderdik handiena iragartzen duen inkesta Washington Post-ABC News hedabideek plazaratutakoa da; hain zuzen ere, lau puntu leudeke Clintonen alde: % 47 (Clinton) % 44 (Trump).

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena