Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
EITB-ren inkesta
Erredakzioa
Amaiur koalizioa aurretik geratuko da botoen 5 edo 6 eserleku lortuta, EAJk eta sozialistek 4 edo 5 diputatu lortuko dituzte. PPk 3 edo 4 diputatu lortuko ditu.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
audioak (3)
Informazio gehiago (1)
Amaiur koalizio abertzaleak, EAJk eta PSE-EEk berdindu egingo dute bost eserlekurekin eta PPk 3 lortuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskunde orokorretan, TNS Demoscopiak EITBrentzat egin duen inkestaren arabera.
PSE-EE izango da alderdi bozkatuena botoen % 25,3rekin, EAJk botoen % 23,3 lortuko ditu, Amaiurrek % 23,1 eta PPk % 18. EAJri eta PSE-EEri 4 edo 5 diputatu ematen dizkiote eta Amaiurri 5 edo 6, beraz, Amaiurrek ziurtatuta du talde propioa Kongresuan; EAJk, berriz, galdu egingo du, beharbada.
PSE-EE, EAEko alderdi bozkatuena izan arren, atzean geratuko da hiruko talde horretan; izan ere, lau edo bost diputatu lortuko dituela aurreikusi du inkestak.
2008ko hauteskunde orokorren aldean, EAJ sei diputatu izatetik 4 edo 5 izatera pasatuko da eta PSE-EEk esperotako porrota jasoko du, zituen 9 ordezkarietatik 4 edo 5 izatera pasako baita. PPk aurreko aldian lortutako emaitza bera edo diputatu bat gehiago izango duela dio inkestak; beraz, 3 edo 4 diputatu lortuko ditu, botoen % 18 eskuratuta.
EAEn, azken hauteskunde orokorretan gertatu den moduan, gainerako alderdi politikoek ez dute ordezkaririk lortuko Kongresurako.
Gipuzkoan, Amaiur izango da alderdirik bozkatuena (% 32,8) eta bi edo hiru diputatu lortuko ditu. PSE-EEk diputatu bat edo bi lortuko ditu botoen % 24,2rekin. EAJk (% 16,5) eta PPk (% 15) diputatu bana eskuratuko dituzte.
Araban, lehenengo aldiz berdinketa izango da diputatu kopuruan; izan ere, inkestak dio PPk, PSE-EEk, EAJk eta Amaiurrek diputatu bana lortuko dutela. Ezker abertzaleak Diputatuen Kongresurako eserleku bat lortuko du horrela lehenengo aldiz Araban.
Bizkaian, EAJk botoen % 28,4 jasoko du, 2 edo 3 eserleku. PSE-EEk bi diputatu lortuko ditu eta Amaiurrek eta PPk, bat edo bi.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa