Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
A28
Agentziak | Erredakzioa
Sanchezek, dagoeneko, Unidas Podemosekin eta nazionalistekin 'dena prestatuta' duela adierazi du.
Ines Arrimadas, gaur egin duen agerraldian. Argazkia: EFE.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
Ines Arrimadas Ciudadanosen exekutibako eledunak eta Kongresurako diputatu hautetsiak argi esan du bere alderdiak ez duela Pedro Sanchezen presidentetza ahalbidetuko duen akordiorik izenpetuko.
Alderdiaren zuzendaritza bildu ondoren, hedabideen aurrean agerraldia egin du Ciudadanoseko kideak, eta ziur agertu da Sanchezek, dagoeneko, Unidas Podemosekin eta nazionalistekin "dena prestatuta" duela.
Ciudadanosek hasieratik gauzak garbi esan dituela eta bide horretatik jarraituko duela nabarmendu du, eta etorkizuneko gobernua Espainiarentzat "ezin okerragoa" izango dela gaineratu.
Unidas Podemosek eta independentistek Sanchez "kateatua" dute, Arrimadasen arabera. "Atzo, emaitzak atera zirenean, independentistak inor baino zoriontsuagoak ziren, Sanchez Moncloan geratzea pagotxa delako eurentzat", gaineratu du.
Carmen Calvo sozialistak gaur egindako adierazpenen atzean "estrategia garbia" ikusten du Ciudadanoseko kideak. Horren ustez, maiatzaren 26ko udal hauteskundeak igaro arte egongo da zain PSOE, gobernu-itunaren berri emateko.
Villegas: 'PSOErekin hitz egingo du Ciudadanosek'
Bere aldetik, Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari orokorrak esan duenez, alderdi laranjak PSOErekin hitz egingo du, baina konbentzituta agertu da Pedro Sanchezek Unidas Podemosen eta independentisten babesarekin gobernatzeko erabakia hartuta duela.
RNEri egindako adierazpenetan, Ciudadanos oposizioan egongo dela esan du Villegasek, baina sozialistekin hitz egitearen alde agertu da, gai inportanteetan "Espainiak akordio nazionalak lortzeko elkarrizketa egotea merezi duelako".
Sanchezek Albert Riverari Ciudadanoseko liderrari deitzen badio, eskaintza onartuko duela esan du alderdi laranjako bigarrenak, baina argi dauka PSOEk Unidas Podemosekin gobernatu nahi duela.
"Mahaian eseriko gara, baina erabakiak hartuta daude. Sanchezek Podemosekin gobernatzeko erabakia hartu du, eta guk oposiziora joatekoa. Beraz, erabaki horiek hartuta daude, Sanchezen eta Ciudadanosen aldetik, baina, edozein kasutan, jakina, hitz egingo dugu", azaldu du Villegasek.
PSOEk 123 diputatu lortu ditu, eta Ciudadanosek, 57. Beraz, gehiengo osoa izango dute elkarrekin. Kanpainan zehar, ordea, Sanchez presidente bezala ez zuela babestuko esan zuen Riverak.
Villegasen iritziz, "arduratsuak eta oso kritikoak" izango dira oposizioan, baina "elkarrizketarako ahalmenarekin".
Nabarmendu duenez, PSOE "oso eroso dago Podemosekin hitz egiten, eta gobernua bideratzen ari da", nazionalisten eta independentisten babesa ere izango duela onartuz.
Ciudadanoseko Almeriako zerrendaburuak gobernua sortzeko beste aukera ez egotea deitoratu du, eta PPri egotzi dio, "materialki hondoratzeagatik".
Twiterren, Riverak "Sanchez-Iglesias gobernu" baten "oposizioa zuzenduko dutela" esan du.
Gracias a los 4.136.600 españoles que habéis convertido a Ciudadanos en un proyecto ganador y de futuro. Ahora con toda la fuerza que nos habéis dado vamos a liderar la oposición para controlar al gobierno Sánchez-Iglesias. Os vamos a defender, no os fallaremos. ¡Vamos! ¿¿¿¿¿ pic.twitter.com/dG2JPT8LFk
— Albert Rivera (@Albert_Rivera) 29 de abril de 2019
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa